Gaur bertatik pasatu dira María Núñez Ana Temprano, Adriana Castro eta Ana Martínez, harrobiko koordinatzaile Verónica Valverde lagun, Urumea ikastolan 11 urteko gazteekin eskubaloi saio bat burutu ostean. Heraniko Karobieta auzoan dago Pelotadenda eta han Koro (argazkian, eskubian) agurtu dute.
Kopa egun batzuk ikusgai utzi eta gero, Bera Berak Zarzuelara eramango du datorren ostegunean egingo duen bidaian eta horren ostean beste babesleari eskainiko dio.
Datorren larunbatean (18etan) Elxeko Carrús kiroldegian (Manuel Casado eta Manuel Vera, Andaluzia), Bera Berak jokatu behar duen partidaz mintzatu da Imanol Alvarez komunikabideen aurrean. Bere esanetan “taldea ondo iritsi da, oraindik Kopa irabazi izana somatzen da eta Ligako azken txapari heltzeko gogokin”.
Alcobendaseko Kopa ostean jokatu zen jardunaldiak aurkariekiko tartea zabalago egin zuen. “Bigarren eta hirugarren sailkatuekin lau puntuko aldea dugu baina praktikan Rocasarekin hiru puntu dira. Orain garrantzitsuena da Elxeko partida” azpimarratu du entrenatzaileak.
Imanol Álvarezek argi du Liga irabazteko aukerak handituko lirateke Elxen irabaziz gero. “Liga irabazteko aukera handiak ditugu baina Elche Mustang gaindituz gero aukerak asko haziko dira”. Bera Berak Carrusean ez duela irabazten bost denboraldi direla gogoratu dioten arren, Ermuko entrenatzaileak adierazi du “irabazteko unea iritsi da, ez da normala Bera Bera hainbeste denbora irabazi gabe egotea”.
Halere, Imanol Álvarezek dio Elche Mustang “talde konplikatua da, Kopan final-laurdenetako partida ikusi nuen eta Rocasa gainditzeko zorian egon zen”. Horrez gain, azpimarratzen du jokuari ematen dion jarraitasuna barneraketak lortze aldera.
Jokalari internazionalarekin kezkaturik egon arren, lehenengo plantilla osoa prest izatea espero du. Patri Elorzak ez zuen atzo entrenatu eta gaur otorrinoari bisita egin behar zion. Eli Pinedo eta Ana Martínez gripeak jota dira eta Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria ere minduta ziren.
Taldea gaur eta bihar arratsaldean entrenatuko da eta ostiralean, goizeko 9,15etan, Autocares Davidekin egingo du bidaia, arratsaldean Elxen entrenatzeko asmoz.
Espainia eta Brasilgo selekzioetako hautatzaile-ohiak bi zatitan burutu zuen saioa. Hitzaldi batekin abiatu zen eta ondoren pistan, Bera Berako jubenil eta senior mailako jokalariak erabili zituen saio praktikoa burutzeko. Hiru orduko jardunaldian, Juan Oliverrek defentsa irekiaren ardatz nagusienak azaldu zituen, Gipuzkoan infantil eta lurraldeko kadete mailetan erabili behar den sistema.
Bera Berak horrelako jardunaldiei jarraipena eman nahi die, entrentzaile eta teknikoen formazioa hobetze aldera.
Euskal Ligan kadete mailan, Tecnifuelle Elgoibar taldeak Bera Bera gainditu zuen (28-22) eta lauko finalari ekingo dio Autobuses Juantxo Kukullaga, Errotabarri eta Zuazorekin batera.
Senior mailan, Bera Berak Errenterian galdu zuen Ereintza Aguaplast (25-22), aukerarik gabe geldituz.
Eta Bera Berako lurralde mailako kadete taldeak 16-29 galdu zuen Ereintza Beissierren aurka eta Egiaren porrota lagun, Gipuzkoako Foru Aldundiko txapelketan lidergoan kokatu da.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Camila Insua atezaina.
Jorge Dueñasen selekzioak Rotterdamen galdu zuen 27-22 Holandaren aurka baina atzo gol average delakoa berreskuratu zuen eta, ondorioz, multzoko lidergoa. Ekainean Espainiak Turkiara egingo du bidaia eta Italia hartuko du, aurreneko jardunaldietan aise menperatu zituen selekzioak. Garaipenak erdietsita multzoko aurrena izango litzatete, mesedegarri zozketarako.
Bera Berako jokalarien inguruan, Patri Elorzaren egoera kezka eragiten du Donostian. Izan ere, sudurrean golpe bat hartu zuen eta otorrinotik pasatu beharko du. Bestetik, kapitain lanak aurreneko aldiz egin dituen Eli Pinedok atzo hiru gol egin zituen eta Ana Martínezezk ez du golik sartu baina taldea zuzentzen bukatu zuen.
Bera Berak oso erronka interesgarria izango du Elxen larunbatean (18etan) eta lanera itzuliko da gaur arratsaldean. Hiru internazionalak atseden eguna izan dute gaur eta bihar entrenaldietara itzuliko dira.
Junior
Bestetik, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberriak debuta egin dute junior mailako selekzioarekin. Hungaria, Alemania eta Frantziaren aurka galdu arren, txapelketa positibotzat jo dute. Azpimarragarria Maitane Etxeberriaren debuta, Hungariari zazpi gol egin zizkion eta atzo Frantziari, hiru. Gaur 2ak aldera Madrilera iritsi dira biak.
Sagrario Santanaren selekzioa, Alemanian Mundialerako txartela ateratzen saiatuko da apirilaren 19tik 21etara bitartean.