Helburua da kirola sustatzea eta gehien bat eskubaloia ezagutaraztea jokuen bidez, talde lana burutuz eta baloia tresna gisa. Horrela, apirilaren 22tik 25era bitartean, goizeko 9etatik 13ak arte, Pazko Astea eskubaloi astean bihurtuko da.
Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta Bera Berako entrenatzaile María Graciak aurrera aterako dute ekimena. Horrez gain, lehen taldeko jokalariak, nahiz kadete, jubenil eta seniorrak ere izango dira.
Salneurria 40 eurokoa da kirol txartela duten neska edo mutilentzat; kirol txartelik gabe, 47 euro ordaindu beharko du. Interesatuak 943 458 166 telefonora dei dezala edo
Bestetik, jokuan ezer ez duen senior mailako Bera Berak Urdaibai taldea hartuko du bihar 17etatik aurrera, Gaska kiroldegian.
Juan Antonio Garaikoetxea argazkian, Nagore Merchán kadete mailako jokalaria.
Bihar ibilbide honek lehenengo geltokia izango du. Carrus pistan izan arren Bera Bera baikor da eta aurten garaipenari heldu nahi dio. Azkeneko garaipena 2008ko otsailean izan zen, donostiarrek igo berri zen Elche Mustang taldea gainditu zuten 17-28, Matxalen Ziarsolo egun kapitainak sei gol sartu zituelarik. Hortik aurrera partida estuak izan dira guztiak baina elxetarrek irabazi zituztenak: 25-24, 28-27, 30-29, 27-24 eta 22-21 azkeneko bost denboraldietan, batean izan ezik lau denboraldietan gol bakar batez galdu zutena.
Halere, iaz azpitxapeldun Elche taldeak aurten ez du maila hori mantentzerik izan. Egun seigarrena da sailkapenean eta Porriño bi puntura du. Denboraldi honetan Ana Martinezen hutsunea Ivet Musons jokalariarekin betetzen saiatu dira, Mamen Rodríguez galdu du baina Popovic pibotea itzuli berri da Carrusera.
Arazo fisikoak
Selekzio ezberdinetako egonaldiak arazo fisikoak ekarri dituzte. Bidaia egin arren, Patri Elorzaren ekarpena zalantzan dago sudurraren egoera dela kausa; Eli Pinedok gripeak jota ez du entrenaldirik burutu aste osoan eta gazteenak nekaturik eta kolpeekin iritsi dira. Horrez gain, Kopan bezala Yamiley Rodríguez deialdian sartu dute oraingo honetan María Akuña ordezkatuz eta zerrendan sartu da Nitsan Dunay, Bidebietan, Vero Cuña gelditu delarik.
Taldea konbentzituta dago aurrean sei finala dituela eta abantaila ez du Elxen galdu nahi. Egoerak Alacanten eman zena gogora ekar lezake, orduan Bera Berak Alcobendas gainditu zuen Bidebietan eta San Agustin ikastetxeko pistara atera zen bigarrenarekiko bost puntuko aldea zituela. Horregatik, Elxen bi puntu baino gehiago ditu jokoan Bera Berak.