Bera Berak Elche Mustang gainditu nahi du bihar ligako bost jardunaldietan adina garaipen lortze aldera eta aurtengo ligako egutegiak datorren astean eskainiko duen aurreneko etenaldira etxeko lanak eginda iritsita. Ana Tempranoren aitaren heriotzak tristetu du taldea baina taldekidearekin minutuko isilunean gogoratuko dira bihar eta garaipena eskaini nahiko diote. Gaur 19etan, (Andrés Peñaranda eta José Antonio Yagüe, Aragoi) Bidebietan irabazi duen azken aurkaria, Elche Mustang.
Ana Tempranoren baja Maite Zugarrondo eta Udane Rodríguezek beteko dute. Azken honek, bigarren taldeko 19 urteko atezainak badaki zer den deialdietan egotea, izan ere, iaz Zugarrondo lesionaturik zegoela Alcobendas, Canyamelar Valencia Zarautzen eta Elxen izan baitzen.
Atezain internazionalaz gain, Alicia Fernández ere baja izango da. Belaunean izandako bihurritua askoz hobeto izan arren. Hortaz, Bera Bera Granollersen aise irabazi zuen taldearekin arituko da, Tempranoren ordez Udane sartuko delarik.
Duela hamaika hilabete Bidebietara iritsi zen Elche Mustang. Ezohiko partida izan zen, azaroak 1 izanda, jai eguna alegia, larunbatean eguardiko 12etan jokatu zen norgehiagoka. Bera Bera sutsu atera zen, 4-0 aurreratuz. José Ignacio Prades Elxeko entrenatzaileak, harmailetan zegoena zigorra betetzen, partida gelditu zuen eta bere taldeak 0-7 partziala lortu zuen, norgehiagoka erabat geldituz Bera Berak irauli ezin izan zuena.
Elche Mustang taldeak 16 partidetan Bidebietan eskuratu zuen aurreneko garaipena izan zen (20-24), jokalari guztiek egindako lanari esker baina azpimarratzekoak izan ziren Sempere atezaina eta lehenengo lerroa: Marizza Faria, Ivet Musons eta Nitsan Dunay, horietatik Bera Berako jokalari ohia baino ez da larunbatean Donostian izango. Paraguayko jokalaria Gijonen da eta kataluniarra Castellongo Kopan, Bera Beraren aurkako final-laurdenetako luzapenean lesionatu zena eta partida baldintzatu zuena donostiarren alde.
Garaipen horrekin, Donostian ligan etxekoen 35 partidako boladari amaiera jarri zion Elche Mustang taldeak. Egun hori aurretik, azken taldea bi puntuak eraman zituena Itxako izan zen, 2012ko urtarrilaren 31ean , liga erabat erabaki zuena.
Aurten, berriz, Elche Mustang taldeak asko gaztetu du taldea eta egungo erreferenteak dira Ivet Musons sendatu arte, Llanos Trigueros, Ana Vicente, Esther Martínez eta Nitsan Dunay.
Eskubaloiko Euskal Federazioak datorren iganderako, urriak 4, jubenil mailako “etorkizuneko” jokalariak deitu ditu, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian burutuko dena.
José Ramón Resa hautatzaileak zuzenduko duen saioan, 16,30etan hasiko dena, Bera Beratik Irati Kamio, Elene Vázquez, Maider Amilibia eta Elene Sanz joango dira.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak.
Kadete eta jubenil taldeek ireki zuten atzo Bera Bera Eskubaloiko harrobiko 2015-16 denboraldia.
Verónica Valverdek zuzentzen duen kadete taldeak sekulako lana egin arren 28-22 galdu zuen San Adrian taldearen aurka Bilboko El Fango kiroldegian jokaturik partidan.
Bestetik, María Graciaren jubenil taldeak 19-29 gainditu zuen aurkari berari leku berean. Bestalde, senior taldeak Zarautzen galdu zuen jokaturiko lagunartekoan. Ikusi Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak.
Laugarren jardunaldiak ez ditu emaitza harrigarriak utzi, hortaz, zortzi puntu poltsikoetan Bera Bera Eskubaloia eta Rocasa Ace Gran Canaria dira ligako talde bakarrak, jokaturiko partida guztiak irabazita, alegia. Hiru garaipen eta berdinketarekin atzetik dator Prosectenisa Zuazo Barakaldo, zazpi puntuki eta bizkaitarren ondoan kokatu dira hiru garaipenekin: larunbatean A Guardan galdu zuen Helvetia Alcobendas, BM Porriño eta Valladolideko Aula Cultural.
Gipuzkoarrek Bidebietan Aiala Zarautz eta Valladolideko Aula Cultural gainditu dituzte eta etxetik at, Canyamelar Valencia eta KH7 Granollers. Bestetik, Rocasak Telden Mecalia Atlético Guardés eta Carobels Ule Cleba León taldeei irabazi zien eta peninsulan Oviedo eta Zarautzen.
Bi taldeek gola egiteko gaitasuna erakutsi dute, izan ere, golegile nagusienak dira: Rocasak 140 gol sartu ditu (partidako 35) eta Bera Berak, 133 (33,2) eta, era berean, defentsan egin duten lana ere aipagarria da. Berriro ere gipuzkoarrak dira gol gutxien jasotzen: 77, partidako 19,2; Guardesen (81) atzetik dator Rocasak, 91.
Golegile nagusien zerrendan Rocasako bost jokalari agertzen dira Luján (zazpigarrena 25 golekin), Trojaola, Almudena Rodríguez, Davinia López eta Falcón, Bera Berako gol gehien egin duen jokalaria baino lehenago, Pinedo hain zuzen 17 golekin. Izan ere Bera Berak hamar jokalarik gutxienez hamar gol daramazki ligan.
Bera Beraren kasuan Bidebietan nahiz etxetik kanpo zenbakiek ia ez dira aldatzen, etxean bataz beste bi gol gehiago. Rocasak, aldiz, bestelako egutegia izan duela nabarian gelditzen da, izan ere, 63 gol sartu ditu Telde Guardés (18) eta Carobels Leónen aurka eta 77 gol etxetik kanpo, igo berri diren Jofemesa Oviedo (33) eta Aiala Zarautzen aurrean (44).
Bestetik, hirugarren sailkatu Prosetecnisa Zuazo Barakaldok, puntu bakar batera dagoena, merito handiko berdinketa atera zuen Lasessarren Guardesen aurrean. Aurten defentsari garrantzi gehiago eman diote eta gola jasotzen laugarren talderik onenea da 93 golekin, Helvetia Alcobendasekin bat eginda eta Bera Bera, Guardés eta Rocasa ostean.
Datorren jardunaldian, hiru taldeek etxean jokatuko dituzte norgehiagokak larunbatean. Bera Berak Elche Mustang hartuko du Bidebietan (19etan), Rocasa Ace Gran Canariak Valladolidedo Aula Cultural (19,30etan) eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok Carobels Ule Cleba León (19etan).