Aste Santua dela eta izango dituzten atseden egunak aurretik, eta Ligaren azken txanparik heldu aurretik, azken lau partidei, alegia, donostiarrek Bidebietan Atarrabiako Beti Onak taldea hartuko dute lagunarteko batean gaur Bidebietan (17,45etan).
Nafarrak ohorezko mailarako igoera fasean dira, lehenengo kanporaketa Oviedon izango dutelarik, maiatzaren 2tik 4ra bitartean. Beti Onakek ligaxkan, BM Granollers, Vicar Goya eta BM Balonmano Oviedo izango ditu aurrean. Aurreneko biak beste multzoko taldeekin lehiatuko dira hurrengo fasean eta ohorezko mailan arituko dira hurrengo denboraldian.
Erronkaren garrantziaz jabeturik, Beti Onak Bera Berarekin harremanetan jarri zen, gertutasuna eta faseari ahalik eta ondoren heltzeko, froga gogorra delakoan.
Bera Berak hiru baja izango ditu, sudurrean ebakuntza egin dioten Patricia Elorza eta Junior mailako selekzioarekin diren Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria.
Bi jokalari hauek Alemanian jokatuko dute apirilaren 19tik 21era bitartean Kroazian ekainaren 29tik uztailaren 13an burutuko den junior mailako Mundiala jokatze aldera.
Pasa den martxoaren 20an SGSk egindako ikuskaritzan agertu zen inzidentzia zuzenduta, empresa horrek bidali duen agiriak adierazten du ISO 9001:2008 nazioarteko arauak kudeaketan ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela Bera Bera Eskubaloiak.
Agiriaren eremua zera da, denboraldiaren planifikazioa eta eskubaloi partiden antolaketa. Hau da, horren arabera, Bera Bera Eskubaloiak prozesu horiek identifikaturik ditu, ardurak eta adierazleak erabiltzen ditu eraginkorrak izate aldera eta bezeroa asetzea da erronka nagusiena.
Era berean, helburu zehatz batzu finkatu ditu, kirol arloan zein kudeaketa mailan, etengabeko hobekuntzaren aldeko bidea ezarriz. Ikuskaritzan, SGS enpresak Bera Bera Eskubaloia zoriondu zuen nazioarte mailako araua ondo baino hobeto moldatu duelako eta, horrez gain, harriturik gelditu zen batez ere Champions Leagueko partiden antolaketarekin eta, oro har, elite mailako kluba baten lanarekin. Azterketan, SGS enpresak antzeman zuen erosketa prozesua ez zela erabat betetzen baina Bera Berak bidalitako zuzenketa onarturik, ziurtagiria igorri du.
Nazioarte mailako arau honek ezartzen dituen baldintzak kontutan hartu eta ISO 9001:2008 ziurtagaria lortzea ez da ohikoa kirol klubetan, Bera Berak kudeaketari ematen dion garrantzia adierazgarri. Horretarako, prozesu honetan Grupo Gismaren zuzendaritza izan du lagun eta enpresa honen aplikazioak ere bai.
Iaz hiru titulu (Superkopa, Kopa eta Liga) lortzeaz gain eta aurten aukera ugari izan horiek berresteko –Rocasarekiko aldea lau puntukoa da zortzi falta direnean-, Ligako erreferentzia izan, besteak beste, gizarte-segurantzari dagokionez, orain Bera Berak beste urrats bat ematen du kudeaketan. Guztia borobiltzeko, empresa pribatuek proiektuarekin bat egitea falta da eta burubelarri ari da lanean.
Aurreneko aldiz Erreginako Kopako irabazlea Sofia Erreginak hartu du Zarzuelan. Fernando Diez Mintegi presidentea buru zela Bera Berako ordezkaritzak eguardian izan du audientzia. Horrez gain, izan dira Iñaki Jauregi presidente ordea, plantilla osoa, entrenatzaileak eta bestelako arduradunak. Bertan izan dira ere bai Espainiako Federazioko presidente, Paco Blázquez; presidente orde eta Euskal federazioko kide Javier Zuriarrain eta Euskal Federazioko presidente, José Manuel Ruiz de Cenzano.
Zarzuelan, Erregina Sofiak pertsona bakoitza agurtu du. Komunikabideei begira Matxalen Ziarsolo kapitainak Kopa erakutsi dio, Verónica Cuñak sinaturiko kamiseta eskaini dio eta Ana Temprenok, Erreka Laranja peñako bufanda eman dio, Peñak horrela eskaturik. Koadrilan Jacinto txoferra ere izan da, Bera Berak lortutako lau Kopetatik hirutan izan baita.
Informazio gehiago
Zarzuelako bidaiak plantillan ahalik eta neke gutxien sortze aldera, David autobusera berriro larunbat goizean igo behar dute Valladolidera joan ahal izateko, Madrilera bidera gauerdian hartzea erabaki zuen.
Horrela, Autocares Davidei eskera, bidaiak ez du gastorik suposatzen Bera Berari. Jacinto txoferrak ezagutzera eman zigun “kotxe honek hiru Kopa ditu”. Izan ere, Zarzuelan izandakoen artean Matxalen Ziarsolo kapitainak bakarrik ditu irabazitako lau kopak.
Informazio gehiago
Azkenen ez da Patri Elorza taldearekin izango. Datorren astelehenean sudurrean ebakuntza egingo diote eta kolperen batek berau ez konplikatzeko baja izango da bihar, Ligako 22. Jardunaldian, Bera Berak Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldea bisitatuko duenean (Miriam Blasco kiroldegia, larunbata 18etan).
Bera Berarekin fitxatu zuenetik aurreneko aldia da Patri Elorza pistan ez dela,
Elxen ere sudurrean haustura zuela jokatu zuelarik. Lehenengo urtean, Superkopa, Championseko prebia, Cup Winners’ Cupeko sei partidak, Ligako 26 eta Kopako hiru, guztira, 38 norgehiagoka. Eta aurte bide hori zeraman, Superkopa, Championseko multzoen ligako sei, Ligako 21 eta Kopako hiru, guztira 31. Hau da, Bera Berarekin jarraian 69 partida ofizialak jokatu ditu. Ebakuntza ostean hilabete epea itxaron beharko du, ondorioz, Leonen izango litzateke behar izanez gero.
Horrela, gaurko entrenaldiaren faltan Vero Cuñak osatuko du Imanol Álvarezen deialdia, Uxue Ezkurdia ere baja izango da behatzean lotailuekin arazoak dituela.
Bera Bera Valladolidera iritsiko da 19 urte eta gero, Ligako ezustea eman duen taldea, ohorezko mailan igo berri dena eta zazpigarrena dena sailkapenean. Antonio Martin (Gaztela eta Leon) eta Miguel Gardón (Madril) epaileek zuzenduko dute lehia.
Aula Cultural taldeko erreferentziak dira Amaia González de Garibay esker hegalekoa, partidako 6,5 gol sartzen dituena eta eskarmentu gehiago dituzten Raquel De la Cruz albokoa eta Makarenko atezaina. Aulak klubari laguntzeko partida ezarri du eta Miiram Blasco topera egon daiteke.
Bera Berak jakin badaki apirilaren garrantziaz, Elxen garaipen garrantzitsua lortu zuen eta bolada onari jarraipena eman nahi dio. Huts eginez gero sarerik gabe geldituko litzateke eta oraindik partida zailak gelditzen dira, besteak beste, Alcobendas eta Leonera egin behar dituen bisitak.