Larunbatean SCM Craiova errumaniarrarren aurka EHF Cupeko garaipena oraindik jende askoren ahoetan izan da, SUPER AMARA Bera Berak Kopa final zortzirenei aurre egingo die orain, izan ere Helvetia Alcobendas taldeari egingo dio bisita asteazkenean 20etan (Pabellón de los Sueños, Óscar García eta Alfredo Arcos, madrildarrak).
Garaipen itzela Artalekun SUPER AMARA Bera Bera lortu duena, 32-21 SCM Craiova egungo txapeldunari irabaztea ez da egunero lortzen. Partida borobila izan da, ia bete diren harmailak eta taldeak bat egin dutelarik.
Atzo Xixonen garaipen bikaina lortu ostean, begirada guztiak EHF Cupeko multzoen fasean jarrita daude, bigarren jardunaldian SUPER AMARA Bera Berak egungo txapeldun SCM Craiova taldea hartuko du Irungo Artalekun (18etan). Norgehiagoka Israelgo Matan Lindenbaum eta Dor Laron bikoteak zuzenduko dute.
Indarberritzen duen garaipen horietakoa lortu du SUPER AMARA Bera Berak Xixonen, bost puntura uzten duen aurkari baten aurka, pista zail batean eta partida amaiera bikaina (17-26), Liberbank Gijón hustuz 0-8 partzialarekin.
Imanol Álvarez komunikabideen aurrean jarri da gaur adierazteko “prest gaude” Ligako partidari ekiteko, izan ere, SUPER AMARA Bera Bera Liberbank Gijón taldeari egingo dio visita La Arena pistan (20,30etan).