SUPER AMARA Bera Berako jokalari eta teknikoek Covid 19 antzemateko testak egingo dituzte lehiaketa ofizileko partida jokatu aurretik, Espainiako Eskubaloi Federazioko Konpetizio Batzordeak kaleratu duen instrukzioak aginduta.
Urtarrilaren 26an Guerreas Iberdrola ligako klubek eta Espainako Fedeerazioak telematikoki egindako bileran Covid 19aren inguruan hartutako neurrietan urrats bat egitea erabaki zuten. Jokalariak ere kezkati agertu ziren eta kontrolak areagotzea eskatu zuten.
Ondorioz, “Covid 19 antzemateko testa derrigorrezkoa izango da partida jokatu behar duten taldeetako kide guztiek”. Frogek “norgehiagoka jokatu aurretik 72 eta 24 ordu bitartean egin beharko da” eta antígeno edo PCR testak onartuko dira.
Derrigortasuna asteburu honetan indarrean sartuko da. SUPER AMARA Bera Berak ez du hamargarren jardunaldia ezarrita zegoen egunean jokatuko Lanzarote Puerto del Carmen taldean positiboak ageri zirelako eta konfinaturik daudelako. Ondorioz, otsailaren 13an Málagan jokatuko den partidara joan aurretik egingo ditu testak.
Frogak egin ostean, klubek Espainiako Federazioko Konpetizio Departamentura txosten medikua bidaliko beharko dute, non teste kopurua, data eta emaitzen berri zehaztuko diren datu pertsonalak izan ezik.
SUPER AMARA Bera Berarentzat ez da gai arrotza. Izan ere, prozedura European Leagueko antzekoa delako. HC Zvezdaren aurkako kanporaketan SUPER AMARA Bera Berak Gascan jokatu aurretik test antigenoak egin zituen eta emaitzak EHFri igorri. Errusiara bidaiatu ahal izateko PCRak egin behar izan zituen. Federazioak, orain arte, irailaren hasieran Málagako Kopa jokatu aurretik PCRk eskatu zituen eta Superkopa bezperan, antígenos froga. Barne protokoloari erreparatuta, SUPER AMARA Bera Berak Gabon ostean entrenatzen hasi aurretik antígenos testak egin zituen.
Argazkia: Jokalariak Guna zentroan