Bera Bera

Select your language

Bigarren zati bikain bati esker, SUPER AMARA Bera Berak aise gainditu du Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife (32-20, 15-11 atsedenaldian), Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiari zegokiona eta bertan behera gelditu zena.

Bi taldeek etxerako lanak eginda etorri dira Bidebietara. Izan ere, donostiarrek bi puntuak ez ezik sentsazioa onak ere ekarri zituzten A Guardatik eta San José Obrero taldeak Uneatlántico Pereda gainditu zuen etxean. Teorian, SUPER AMARA Bera Bera eta Cicar Lanzarote taldeek ez dute multzo berean arituko hurrengo fasean, hortaz puntu hauek martxoaren 6an desagertuko dira.

Halere, David Bentancort entrenatzailearen taldea serio hasi da Torres pibotearekin lotura lortu nahian. Imanol Álvarez, bestalde, Silva atepean, Guardesen aurka atera ziren gainontzeko sei jokalariak kokatu ditu, hau da, Terés eta Menéndez erdian, Etxeberria eta Hernández ondoan eta Arrojeria eta Moreno hegaletan. Terések aurreneko gola egin du baina Pessoak bere taldeko ardura hartu du bost gol jarraian eginez. Gipuzkoarren defentsak arazoak zituen eta Silva gaindituta ikusi du bere burua.

Erasoan, sake azkarra ezean, baloia oso ondo mugitu du taldeak. Alba Menéndez eta Mirene Moreno jokalariek asmatu dute Orovicz poloniarraren aurrean. Lanzarotek Saenz baja zuen baina Torres aurkitu du pibotean eta partidari heldu dio (12’: 7-7).  Hemendik aurrera, Menendez bi minutuko zigorra izan arren, tartea ireki du SUPER AMARAk Moreno, Maitane Etxeberria, Ainhoa Etxeberria pibotean, Fernandes kanpoko jaurtiketararekin eta Cardoso penaltiz bitartez. 5-0 partziala Betancortek ere gelditu ezin zuena (21’: 12-7).

Bera Berako ohiko jokalari Priscila Dos Santosek gola egin du baina Silvak Orowicz atezaina aurreratuta ikusi du eta sekulako gola egin du. Menéndez eta Fernandesek ere asmatu zuten eta Torresek 15-11 jarri zuen atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarrenean, gipuzkoarren defentsak pibotearekin lotura oztopatu du eta kontraerasoan asmatu du SUPER AMARAk Moreno eta Cardosoren bidez. Cesáreok 20 minutu izan ditu itzuleran eta gol bat ere sartu du. Lanzarote ia 12 minutu egon da golik sartu ezinik Alice Fernandes Silva atezaina bikain aritu delako (%49).

Partida erabat hautsita (44’: 23-14), bi entrenatzaileek minutuak banatu dituzte, Malena Cavok ondo aprobetxatu dituenak –lau gol-, Fernandes edo Ainhoa Etxeberriak bezala. Lanzarote taldetik Dos Santos, Celia López, Esther de Miguel eta Paéz gaztea bi  piboteekin aritzeko.

Ondorioz, Lanzaroteren saiakeren eta SUPER AMARA Bera Beraren abiaduraren artean amaitu da partida (32-20).

Lanzarote Puerto del Carmen taldea konfinaturik dagoenez hurrengo jardunaldiari dagokion norgehiagoka bertan behera gelditu da. Antza, hurrengo partida Málagan izango du SUPER AMARAk otsailaren 13an.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 32, Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife 20

SUPER AMARA Bera Bera 32 (15+17): Silva (1), M. Etxeberria (2), Menéndez (4), Terés (1), Arrojeria, Hernández (1) eta Moreno (4) –hasieako zazpikoa- Cardoso (8), Cesáreo (1), Pizzo (1), Fernandes (2), Cavo (4), A. Etxeberria (3) eta Arruda (o.a.).

Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife 20 (11+9): Orowicz, Harchaouin, Pessoa (8), Torres (3), Romero, de León eta Trujillo (3) –hasierako zazpikoa-  Dos Santos (3), López (2), Cabrera, Paéz (1), de Miguel, Saénz eta Marín (o.a.)

Epaileak: Peñaranda eta Yagüe (aragoikoak)

Kanporatuak: Menéndez, Fernandes (2) eta Cesáreo Super Amaratik eta Torres (2), Romero eta Pessoa Lanzarotetik

Partzialak: 3-3, 5-6, 8-7, 11-7, 14-9, 15-11 –atsedenaldia- 16-11, 19-13, 23-15, 25-17, 27-18 eta 32-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores