San Sebastian bezperan jokatuko ditu harrobiak asteburuko partidak, zortzi guztira. Azpimarratzekoak, Lacturale Bera Bera taldeek jokatu behar dituzrenak Errotabarriren aurka, garaipen bat nahikoa du Euskal ligan hirugarren izateko.
Ordutegiak
SUPER AMARA Bera Beraren ez da mezua aldatu. Egungo txapeldunaren aurka lorturiko garaipen handiak, Artalekun lortuta larunbatean, “nire unerik gozoena” izan zela onartu du Imanol Álvarez entrenatzaileak baina ohartarazi du “disfrutatzea dela hitz magikoa, ez diogu gure buruari lagunduko sailkapenean pentsatzen badugu”.
Barakaldo Donostiatik Alcobendasetik baino gertuago dagoela jakina zen, are gehiago kanporaketa bi partidetara izanik, halere, gaur Pabellón de los Sueños delako pistan lorturiko garaipenak (21-31) apirilaren 26tik 28ra bitartean ospatuko den zortziko finaletik gertu kokatu du SUPER AMARA Bera Bera.
Liga txapeldun gisa SUPER AMARA Bera Berak ‘Donostiako Kirolari bikaina’ saria jaso zuen pasa den astean Donostiako udaletxean egindako harreran.
Igo berri ziren Euskal Ligara Lacturale Bera Berako kadete eta jubenil mailako neskak eta hasiera gogorra izan arren oso txapelketa bikaina burutu dute, bi sailkapenak bat eginda Kukullaga eta Aiala Zarautz taldeen atzetik ia denboraldi osoa. Ermuan garaipen batek berretsiko luke hirugarren postua.