Euskal Liga amaituta Lacturale Bera Bera kadete eta jubenilentzat, aurrenekoek Basaurin bigarren faseari ekingo diote igandean. Horrez gain, Bera Bera Urdina infantil neskek bigarren partida jokatuko dute fase finalean.
SUPER AMARA Bera Berak bihar asteazkena Bidebietan (19etan) Helvetia Alcobendas hartuko du Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzuliari amaiera jartzeko (Carlos Gude eta Juanjo Gude, euskaldunak). Partida horretarako baja dira Elke Karsten eta Judith Sans, aitzitik bigarren aldiz deialdi batean sartuko da Malen Morandeira jubenila.
Euskal ligako senior taldeak baino ez du irabazi asteburu honetan. Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeak laugarrenak gelditu dira sailkapen bateratuan Euskal Ligan, laugarrenak jubenil taldeak eta seigarrenak, kadeteak.
SUPER AMARA Bera Berak asteazkenean Bidebietan (19etan) Guerreras Iberdrola ligaren lehenengo itzuliari amaiera jarriko dio Helvetia Alcobendas hartuz. Hurrengo bost partidak Donostian izango dira, urtarrilaren 23tik otsailaren 6ra bitartean, hiru lehiaketetan: Liga, EHF Cup eta Kopa.
Aurreneko zatian joku ona egin arren, atsedenaldira aurretik iritsita (13-15), SUPER AMARA Bera Berak ezin izan du Housheer eta Wallen alboko jokalariak estutu eta galdu egin du, azken hamar minutuetara aukerekin iritsi arren (31-26). Horta, Donostiak eta Gascak giltza izango dute hurrengo bi jardunaldietan, urtarrilaren 26an (17etan) eta otsailaren 3an (12etan), Nykobing eta Podravka hartuz.