SUPER AMARA Bera Bera Bidebieta kiroldegira itzuliko da bihar larunbata (18,30etan –Peñaranda eta Yagüe, Aragoi) partida ofizial bat jokatzera Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldea hartuz, urtarrilaren 16an jokatu beharreko norgehiagokari dagokiona, kanariarrak konfinaturik zeudelako bertan behera gelditu zena. Ateak itxita jokatu beharreko partida streaming bidez ikusgai izango da.
A Guardan lorturiko “garaipen borobila” osteko astean “taldeak lan oparoa egin du, errazago izan da Guardesen aurka irabazi ostean”. Entrenatzailea jokalariek egindako “esfortzua” txalotu du “partidan oso ondo sartu ginen, batez ere, defentsan” eta bi hilabete lehiatu gabe “garaipenak indarrak eman digu”. Hori bai, behin irudi bikaina emanda entrenatzaileak “ezin gara gehiegi harrotu”.
SUPER AMARA Bera Bera Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife izango du aurrean, Uneatlántico Pereda aurkari zuzen baten kontra garaipena lortu zuena. “Gu bezala, sentsatzio onak izango ditu”. Arrecifek sei puntu ditu, Zubileta Evolution BM Zuazorekin batera dago eta bigarren faserako sarbidea lau puntura ditu, 10 puntu poltsikoratuz Aula Alimentos de Valladolid eta Atlético Guardésen jabe, ondorioz, aukerak urratuko dituzte kanariarrek. Álvarezen esanetan, “gauzak ondo egiten dituzte erasoan batez ere. Partida hasieran arazoak sortu zizkiguten joaneokoan”. Gabi Pessoa brasildarra (partidako 5,8 gol) eta Nagore Sanz dira golegile nagusienak.
SUPER AMARA Bera Beraren nobedadea Guardesekiko Eli Cesáreo izango da. “Jokatuko du bere sasoi onena ahalik eta azkarren hartzea komeni zaiolako, defentsan eta erasoan oso jokalari garrantzitsua delako guretzat”.