Godoy Maceira Porriñorekin galizarren arteko derbia jokatzetik, SUPER AMARA Bera Berarekin igandean Lasesarren euskal derbia jokatzera pasatu da. Abenduaren lehen astean bi dei jaso zituen Sara Gil jokalariak, batek Frantziako bidean jarri zion eta besteak SUPER AMARA Bera Berarekin fitxatzeko aukera ematen zion.
Lehengo larunbatean Bidebietan beragertu zen hegaleko jokalari gipuzkoarra, kontraeraso batean Canyamelar Valenciaren aurka partidan sartu zuen partidako lehen gola, Ligan 300 langara iritsiz ohorezko mailan burutzen ari den seigarren denboraldian.
SUPER AMARA Bera Berak ‘Osasun egunari’ heldu dio eta Etxeberria eta Azurmendi jokalarien ekarpenarekin Canyamelar Valencia (25-13) gainditu du Bidebietan. Menéndezi atsedena eman dio 147 partida jarrain egindako boladari amaiera jarriz.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek deialdian Maitane Etxeberria, Nora Azurmendi eta Malen Morandeira jubenila sartu ditu bihar Canyamelar Valencia Bidebietan (18etan) hartzeko Millán eta Quintanar (Catalunya) epaileen zuzendaritzapean.
SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da larunbatean 18etatik aurrera Bidebietan Canyamelar Valencia taldea hartuz, “gure zalegoen aurrean irudi ona emateko asmoarekin”, entrenatzailearen esanetan.