Bera Bera

Select your language

Elisabet Cesáreo partida ofizial batera iritsiko da urtarrilarren 30ean, larunbatean, SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan jokatuko duena (18,30etan) Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldearen aurka. Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiko norgehiagoka da, talde kanariarra konfinaturik zegoelako bertan behera gelditu zena.

Ondorioz, Imanol Álvarezek beste jokalari bat izango du prest A Gaurdako partidarekin alderatuta. Kataluniarrak ia bost hilabete daramatza jokatu gabe, izan ere, azken lehia Málagan izan zen Elxeren aurkako kopako kanporaketan. “Han behatzean hartu nuen mina –Stener lesioak- eta eskumuturrean nuenarekin ebakuntza egin behar izan nuen”. Cesáreo pozik dago lehiaketara itzuliko delako “lesionaturik egon naizen denboran hainbeste partida ez ditu galdu eta eskertzekoa da” onartu du, izan ere, lesionaturik zaudenean barruan baino kanpoan sentitzen zara”.

Errehabilitazio prozesua “uste baino hobeto joan da”. “Lesiotik irten entrenatzen hastzen zarenean gogorra egiten zaizu nahi duzun erritmora ezin zarelako iritsi”. Horrez gain, “oso ondo” ikusi du taldea. “Lehiatu gabe denbora asko generaman eta Guardesen aurka partida borobila irten zen, hurrengo partidei heltzeko hauspoa izango dena”.

Ebakuntza O’Mullonyri

Bestetik, María Prieto O’Mullonyri atzo arratsaldean egin zioten ebakuntza ezker sorbaldan duen luxazio, Bankart lesioa eta Hill-Sachs lesioa konpontze aldera. Jokalari berak adierazi duen bezala “ebakuntza ondo joan da eta orain sei astez sorbalda mugitu gabe izan behar dut”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores