
Gipuzkoako eskubaloi federazioak atzo urteko gala ospatu zuen Zarautzen eta, besteak beste, SUPER AMARA Bera Berako Esther Arrojeria senior mailako jokalari onena izendatu zuen eta kadeteetan berriz Amaia Zolezzi, Lacturale Bera Berako alboko jokalaria.

Denboraldia behin amaituta, Federazio ezberdinak Asanbladak prestatzen ari dira eta horien baitan galak ere antolatzen dira klubak, jokalariak, epaileak eta bestalako entitateek aitortzak jasotzen dituzte.
Catalunyarekin IV Nazio txapelketa irabazi ostean, Elgoibarren burutu zena pasa den asteburuan, eta jokalaririk onena izendatuta, Emma Boadak “atsedena hartu eta fisikoki eta mentalki indarberritu” nahi du. Era berean, “gogo asko eta ilusio handia” adierazi du datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Berarekin aritzeko.