Bihar jokatu behar zen norgehiagoka, SUPER AMARA Bera Bera eta Lanzarote Puerto del Carmen taldeen artekoa, otsailaren 18an ospatuko da, 20etan Josean Gasca kiroldegian.
Urtarrilaren 23an Málagan jokatu ostean, Lanzarote Puerto del Carmen taldean bi Covid 19 positibo agertu ziren, taldea konfinaturik dago eta Guerreras Iberdrola ligari dagokion hamargarren jardunaldiko partida bertan behera gelditu zen, Lehiaketa Batzordeak zabaldu zuen instrukzioari erreparatuz. Lanzaroteko talde honek Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka otsailaren 19an jokatu behar duenez Euskadira behin etorrita bi partidan jokatzea proposatu zuen. Gipuzkoarrek, aldiz, Santandarren jokatuko dute hilaren 20an, 20etan. Hortaz, ostegunean jokatzea adostu dute.
SUPER AMARA Bera Beraren hurrengo liga partida hamargarren jardunaldikoa izango da Rincón Fertilidad Málagaren aurka otsailaren 13an (18etan). Andaluziarrek atzo iragarritu zuten partida 2019ko irailean Kopa ospatu zen Alhaurín de la Torre hiriko El Limón pistan izango dela, Canal Sur telebistak zuzenean eskainiko duena.
Hortaz, bigarren itzulia osatzeko, donostiarrek hilaren 13an Málagan, 18an Gascan, 20an Santanderren, 28an derbia Gascan (ETB1) eta Valladoliden martxoaren 6an jokatuko dute.