SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen esanetara izan da gaur goizean Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurkako partidaren xehetasunak azaltze aldera. Larubatean 18etan Alhaurín de la Torren (Canal Sur eta ETB 4), izango den lehia “gogorra eta ikusteko polita izango da”.
Entrenatzailea baikor ageri da. Batetik, norgehiagoka “erronka bat da guretzako”. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak bi partida jokatu ditu Rincón Fertilidad taldearen aurka, aurrenekoan Gascan berdinketarekin amaitu zen (21-21) eta bigarrenean Málagan, Superkopan, gol batez galdu zuten (27-28). Álvarezek azpimarratu du aurkariak “oso plantilla ona duela” baina, era berean, bere taldea “sasoi onenean ikusten dut”. “Data hauetan gure jokuak hobera egiten du –jarraitzen du- eta Guardésen aurkako garaipenak konfidantza eman digu”. “Jokalariak konzentraturik daude eta oso pozik nago entrenaldietan ikusten dudanarekin” adierazi du.
Puntuen garrantziaz galdetuta, Álvarezek berretsi du. Liga amaitzeko asko gelditzen bada ere –lehenengo faseko hainbat partida eta bigarren fase osoa- bi puntuak lortzen dituen taldeak abantaila esanguratsua hartuko du aurkariarekiko. Izan ere, “ligan ez dugu berriro jokatuko beraien aurka eta joanekoan berdindu genuen. Averaga delakoa ere oso garrantzitsua da” gaineratu du, ohartaraziz bigarren fasea –B multzoko lau talderik onenak- oso lehiakorra izango da”.
Imanol Álvarezek onartu du denbora izan duela partida prestatzeko eta motibazio berezia ikusten duela taldean. Partidaren gakoen artean bere apustua agerian utzi du “Malagako lehenengo lerroari aurre egin, kanpotik ez du asko jaurtitzen baina baloia oso ondo mugitzen du eta ekarmentu handiko pibotea du”.
Gascan berdindu zuen taldearekin alderatuta, Álvarezek Eli Cesáreo izangu du alta eta, aldiz, O’Mullony eta Sara Gil, baja. SUPER AMARA Bera Beraren entrenatzaileak dio “Cesáreo jokalari garrantzitsua da guretzako, azken partidan 20 minutu izan zituen, aste honetan ondo entrenatu du eta larunbatean lagunduko digu, ziur”.
Taldeak hegazkinez egingo du bidaia bihar.