Ander Ayalak zuzentzenduen Senide Fisioterapiaren zerbitzuak jarraituko du denboraldi honetan ere. Pasa den ikasturtean bezala, Amaia Mediero eta Cristian Mujika fisioterapeutak arduratuko dira jokalariak artatzen.
Senide Fisioterapia mugimendutik eta mugimendurako errehabilitazioan espezializatutako zentroa da, eta 11 urteko esperientzia du kirolarien tratamenduan. Kirol fisioterapian adituak izateaz gain, Amaia Mediero eta Cristian Mugika ere esperientzia handiko kirolariak dira lehiatzen eskarmentua dutelarik.
Amaia Medierok Kirolari eta Jarduera Fisikora Berregokitzeari buruzko Masterra du, ur bizien Espainiako taldeko piraguista ohia eta Prest Trainingeko CrossFit Atleta.
Bestalde, Cristian Mugikak eskuzko terapia ortopedikoko masterra egin zuen, Bera Bera Rugby taldeko Fisioterapeuta, Euskadi Basque Country-Murias fisioterapeuta ohia eta Ampo Ordizian Errugbi Jokalari ohia ere izan zen.
(Argazkian, Cristian, Ander eta Amaia).