Bartzelonara duela sei urte joan zen ikasketak direla kausa eta bost denboraldi KH7 BM Granollersen eta beste bat Toulousen, Frantziako D2an, egin eta gero, Elene Vázquez (Donostia, 1999) bueltan da Bidebietara eta, super amara Bera Beraren aurredenboraldia uztailaren 26an egingo badu ere, euskal ligako taldearekin jokatuko du.
Elene Vázquez Bera Bera Eskubaloiko eskolan hasi zen eta etapa guztiak osatu zituen: infantil, kadete, jubenil eta senior (jubenil izanda), super amara Bera Bera 2016-17ko plantillarekin aurredenboraldia egin zuen eta klubak Europan eman zuen bere izena baina azkenean donostiarrak ez zuen lehen taldearekin debutatu.
Hurrengo urtean, Irati Kamio taldekidearekin batera, Bartzelonara abiatu zen fisioterapia eta prestakuntza fisikoa ikastera eta biak Granollerseko bigarren taldean hasi ziren. Kamiok arazo fisikoak izan zituen, eskubaloira uzteraino, baina Vázquez Ohorezko mailan estreinatu zen lehen jardnaldian –18 urte bete gabe–. 2017ko azaroaren 4n bisitari izan zen Bidebietan eta denboraldi horretan 25 partida jokatu zituen ligan -30 gol- eta hiru Kopa. Hurrengo bi urtean zailak izan ziren lesioak zirela eta. Elene Vázquezek bere ibilbidea 2019-20 eta 20-21 denboraldietan berreskuratu zuen baina zorte txarra tarteko Donostian jokatu zen Kopa galdu zuen. Iazko denboraldian Frantizako D2ra pasa zen Toulouse taldearekin, 18 partida jokatu zituelarik.
Donostiara itzulita, orain bere bizitzako beste atal bati ekingo dio, ikasketei irteera profesionala ematera, alegia. Halere, eskubaloiari lotuta jarraitu nahi du eta akaso Guerreras Iberdrola Ligan aritu jokatzen hasi zen klubarekin.
Eider Tapia eta Naroa Zabala
Elene Vázquez bezala, asteazkenean ere Eider Tapia pibotak eta Naroa Zabala, bigarren taldeko atezainak, denboraldiaurreari ekingo diote super amara Bera Berarekin. Tapiak badaki zer den Ligan aritzea eta Zabalak lagunartekoa jokatu zuen iazko azaroan Lekunberrin Beti Onak taldearekin.