Espainiako junior mailako selekzioak Lituanian ospaturiko W19 EHF Championship irabazi zuen atzo Feroe Irlak (34-23) gaindituta. Lyndie Tchaptchet finaleko jokalaririk onena izendatu zuten eta Carmen Arroyorekin batera, txapelketako zazpi onenen artean sartu zuten.
Junior selekzioak partida guztiak irabazi ditu, fase erregularrean Turkia, Bulgaria eta Feroe Irlak mendean hartu zituen, finalaurrekoetan Lituania eta finalean, berriro Feroe Irlak.
Selekzio honetan super amara Bera Berako, Eider Tapia (6 gol), Lyndie Tchaptchet (16) eta Carmen Arroyo (22) izan dira,
Garaipena lortu arren, Europako txapelketan onenen artean egoteko jubenilen menpe daude. Hau da, abuztuan Azerbajanen Espainiak W17 EHF Championship irabazi beharko luke. Lehen fasean Grezia, Luxenburgo, Israel eta Feroe Irlak izango ditu aurkari. Beste multzoan dira Bosnia-Herzegovina, Lituania, Eslovenia, Azerbaján eta Georgia.