super amara Bera Bera 23-24 denboraldirako taldea atzo aurkeztu zuten Miramar Jauregian: 16 jokalari, talde teknikoa, denboraldiaurrea egin duten hiru gazteak, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Goizane Álvarez Kultura eta Kiroletako foru diputatua, babesleak eta klubeko arduradunak, Fernando Diez Mintegi presidentea, Tati Garmendia eskubaloi arduraduna, Iñaki Jauregi lehendakariordea eta Igor Etxeberria gerentea.
Era berean, urtero super amara egiten duen kanpainaren berri eman zen. Play-offetan ‘Indar Urdina' leloari jarraipena eman nahi zaio eta, ondorioz, jokalariak lehen ekipazioarekin agertzen dira.
Menéndez eta Arrojeria kapitainek eta Imanol entrenatzaileak euren gain hartu zituzten taldeak aurten izango dituen erronkak: Iberiar Superkopa eta Kopa etxean; play-off formatuan Liga irabazteko borroka egitea eta azaroan European Leagueko multzoen fasera iristea.
Hitzaldien txandan, super amarako Giza Harremanen arduradun Amaia Larreak “bi erakundeek balio fisikoak partekatzen ditugu” adierazi zuen. Jokalariei esan zien “ zuek zarete talde honen bihotza eta erreferenteak da gizartearentzat”, eta sakon amaitu zuen “ondare fisiko bat eraikitzen ari gara”.
Alderdi instituzionala Eneko Goia alkateak ireki zuen. Palmaresa errepasatu zuela esan zuen. “erakusten duena apustuak jarraipena duela, arrakasta hori denboran mantendu egin dela, eta hiriari poz handiak eman dizkiola”.
Bestalde, Goizane Álvarezek, Kultura eta Kiroletako foru diputatuak, klubaren “konpromiso feminista” nabarmendu zuen, “aniztasuna biltzeko” gai dela azpimarratu zuen, eta “zuzentasuna, irmotasuna eta pertseberantzia” aipatu zituen baliotzat, “horiek baitira aurtengo Kopako balioak protagonisten omenez”. Alvarezek jokalariei partida guztiak “gozatzea” aholkatu zien.
Tati Garmendiak emakumeen kirolaren paradigmaren aldaketari heldu zion, eta “oraindik ere urrats handiak falta dira”. Horregatik aldarrikatu taldearen jarduna. “Gero eta handiagoak gara klub gisa, eta talde gisa, emaitzetatik, plangintzatik, datuetatik haratago, gizarteari transmititzen dizkiogun balioak oso garrantzitsuak dira”. Bera Bera eskubaloi arduradunak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei “zuen babesagatik, egunetik egunera hobeak eta urtetik urtera handiagoak izaten laguntzen digulako”.
Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusiak eman zion amaiera ekitaldiari. “Erronkaz aparte, zuengan jartzen dugu beste ardura bat: gizartea transformatzea”. Eta azaldu zuen: “bada mundu ikuskera bat ez duena emakumeon kirola duintasunez eta berdintasunez hartzen oraindik ere. Gizarte transformatzeko ariketa horretan ez zaudete bakarrik, gure hauspoa izango duzue, gure laguntza izango duzuela bide hori elkarrekin, eta ez bakarrik, urratzeko. Lorpenak denak ezaguntzen ditugu, oraindik ere gehiago baduzue berdindatasunaren esparruan, gizarte transformatzeko ardura eta motxila elkarrekin hartu dezagun”.