Donostiako Miramar Jauregiak hartuko du, aurten ere, 2023-24 denboraldirako super amara Bera Berak egindako plantillaren aurkezpen ofiziala. 16 jokalarik osatzen dute taldea eta, aldi berean, aurtengo kanpainaren berri emango da. Astelehenean izango da 19etatik aurrera.
Publikoentzat irekia izango da ekitaldia, no super amara Bera Berak fitxaketa berriak ezagutzera emango ditu bereziki: Lyndie Tchaptchet eta Carmen Arroyo, atzo ofizialki debutatu zutenak. Gainera, denboraldiaurrea osatu duten gazteak ere bertan izango dira, talde tekniko osoa bezala, nobedadea Jon Begiristain bigarren entrenatzailea delarik, Alex Nogues ordezkatuz.
Era berean, aurkezpenean izango dira Eider Mendoza Ahaldun Nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Goizane Alvarez Kultura eta Kiroletako foru diputatua, Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotzia, udal arduradunak eta babesleak.