Ia dena prest dago Josean Gasca kiroldegian ostiral eta larunbatean (irailak 8 eta 9) emakumezkoen Iberiar Superkoparen lehen edizioa hartzeko. Gizonezkoen mailan iaz Malagan abian jarri zen eta aurten emakumeek ere urrats hori eman dute.
Hortaz, Espainiako eta Portugalgo ligetako talderik onenak ikusteko aukera paregabea. Guerreras Iberdrola Ligako egungo txapeldun Costa del Sol Malagak eta Madeira Andebolen aurka (Portugalgo Liga eta Kopako txapeldunorde) irekiko dute lehen finalerdia (18etan), Jorge Escudero eta Jesús Escudero kantabriarrek zuzenduko duten norgehiagoka: Federazioko delegatua, Fermín Galdeano izango delarik.
Bestalde, super amara Bera Berak eta Sport Lisboak eta Benficak (Liga eta Kopako txapelduna) bigarren finalerdiari ekin diote 20ean. Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante –Nafarroa- izango dira epaileak eta Ramón Fernández Baranda, delegatua.
Taldeek eta Federazioak bilera teknikoa egingo dute 10etan. Talde portugaldarrek entrenamenduak egingo dituzte goizean Gascan eta super amara Bera Berak ere 12etan egingo du saioa.