Gascako zaleek titulu bat ospatu nahi zuten eta horretarako hainbeste animatu eta estutu dute super amara Bera Berako jokalariak zazpi metroetatik jaurtiketak behartzera, Costa del Sol Málaga aurretik jartzen baitzen (26-28) Arderiusen bi golekin hiru minutu falta zirela. Etxeberriak, finaleko MVP izendatua, gola sartu zuen kontra-golean eta Karstenek zazpi metroetatik. Donostiarren defentsak, zaleen laguntzarekin, Malagak minutu bat izan du azken baloia jautiketa argia saihestu, Iberiar Superkopako lehen edizioko finala penalti marrara eramateko.
Alice Fernandes Silvak Costa del Sol Malagaren bosgarren jaurtiketa gelditu zuen, Isabelle Dos Santosi, eta Gascan utzi zuen garaikurra, Bera Bera Eskubaloiko bederatzigarrena. Aurretik Fernandesek, Boadak eta Louisek asmatu zuten; Arderiusek eta Piñeirak Malagaren aldetik, Bitolok zutoinera bidali zuen eta Silvak Limarena gelditu zuen baina Hernandezek ez zuen Fernandez gainditu eta brasildarren arteko lehian super amara Bera Berako atezaina atera zen garaile.
Fitxa teknikoa: Bera Bera 31, Costa del Sol Málaga 30
super amara Bera 31 (15+13+3): Silva, Etxeberria (6), Cavo (1), Boada (6), Tchapchet, Arroyo (2) eta Louis (4) – hasierako zazpikoak – Fernandes (4), Arrojeria (1), Loidi, Erauskin, Gavilan (2), Karsten (4p), Hernández (1), Menéndez eta Aalla (ps).
Costa del Sol Málaga 30 (14+14+2): Castellanos, Dos Santos (3), E. López (3), Cesáreo (4), Doiro (7), S. López (2) -hasierako zazpikoa- Cuadrado, Lima (1), Campigli (4), Arderius (4), Bravo, Bitolo (1p), Piñeira (1), Fernández (p.s.)
Epaileak: Sara Pinto eta Flavia Santos (Portugal)
Kanporatuak: Cavo, Gavilán, Arroyo, Arrojeria (super amara) eta Cesáreo, Campigli, Dos Santos (2), Suso Gallardo, Cuadrado (3, gorria 55 '), Espe López (Málaga)
Partzialak: 1-2, 4-4, 7-6, 10-10, 12-14, 15-14 – atsedenaldia- 17-18, 20-21, 22-23, 25-24, 26-26, 28-28. Zazpi metroak: 31-30
Gertaerak: Minutu bateko isilunea egin zen Marokoko lurrikararen biktimen alde