Melinda Marie Louis Bera super amarako jokalariari bihar goizean egingo diote Poliklinika Gipuzkoan ebakuntza, aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta bi meniskoak konpontze aldera.
Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partidan lesionatu zen ezker hegaleko jokalaria, berak bakarrik kontraeraso batean. Astelehenean egindako erresonantziak triada adierazi zuen eta ebakuntza ahalik eta azkarren egingo zaio.