Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak eta Frantziako Junior mailako selekzioak lagunarteko entretenigarria jokatu dute gaur eguerdian Bidebietan, amaieran frantziarrak nagusi izan direlarik (20-22, 14-15 atsedenaldian), azken minutuetan ate aurrean gehiago asmatu dutelako.

Aiala Zarautz taldeko Nahia Arruti eta Miren Garate eta Errotabarri Ermuko Jone Izquierdo jokalariekin osatu du taldea Imanol Alvarezek. Izan ere, selekzio ezberdinekin zazpi baja zituen. Eta laguntza funtsezkoa izan da lehen zatiaren erritmo biziari eusteko. Gainera, Arruti izan da super amara Bera Berako golegile nagusiena, bost golekin, eta sartutako hiru gol jarraian tartea murriztu du atsedenaldirako (14-15).

Bigarren zatia guztiz ezberdina izan da. Alvarezek 5-1ekoa jarri du defentsan Frantziaren erasoa oztopatzeko, eta nekea nabaritu dute gipuzkoarrek Frantziako defentsari eraso egiteko.

Fitxa:

Super Amara Bera Bera 20 (14+6): Silva, Erauskin (2), Arrojeria (2), Loidi (3), Menéndez (1), Boada (4, 2p), Garate (3) – hasierako zazpikoa- Arruti (5), Izquierdo eta Aalla (o.a.)

Epaileak: Aitor Gurrutxaga eta Jon Ander Goenaga (euskaldunak)

Kanporatuak: Garate eta Menéndez super amara Bera Beratik

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores