
Argentina eta Brasileko selekzioek, Super Amara Bera Berako Shula Gavilán eta Mariane Fernandes jokalariak bertan direla, Buenos Airesen ospatuko Amerikako Erdi-Hegoaldea txapelketa jokoan izango dute gaurtik azaroaren 19ra arte Norvegia, Danimarka eta Suedian ospatuko den Mundialerako bi txartel banatuko duelarik.

Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarrienak dira Euskal ligan, Lacturale Bera Bera kadete taldearen lehen garaipena eta mutiletan Herrería Bidebieta hurrengo fasearen onenekin arituko da eta jubenilek Bidasoa gainditu zutela,
Emaitzak:

Gurpea Beti Onak Azparren Gestión Super Amara Bera Bera gainditu du Lekunberrin jokaturiko lagunartekoan (30-22) gipuzkoarren sei baja nabarmenduz.

Espainiako Selekzioak Europako txapelketako Main Round delakoa jokatuko du Alemania (21-23) gaindituta. Gainera, bi puntu horiek eraman ditu bere baitan finalaurrekoetan aritzeko lehiarako ezinbestekoak.

Harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Azpimarratzeko, Euskal Ligan Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek Eibar Eskubaloia hartuko dute Bidebietan igande goizean. Horrez gain, senior taldea Leioan arituko da eta mutiletan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenilek Irunen jokatuko dute eta kadeteek Hondarribia hartuko dute Bidebietan larunbatean.