Asteburuan Bartzelonan Euskal Selekzioak XII. Nazioen txapelketan parte hartuko du, super amara Bera Berako hiru jokalari bertan izango direlarik: June Loidi, Maddi Aalla eta Anne Erauskin.
Senior taldeak berdinketa lortu zuen Elgoibarren (22-22) baina ez du Gipuzkoako Kopako finala jokatuko, elgoibatarrek golen aldea hobea dutelako. Bestetik, Oñatiko Kopako finalean, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldeak bi partidak galdu zituen; kadete neskak bezala.
Urtero bezala, Bera Bera Eskubalioak entrenaldi saioak eskainiko ditu dohainik Bidebietako kiroldegian, benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilei zuzenduta.



































