Bigarren faseko kanporaketak amaituta, Donostiak hartuko duen Kopak Illunben apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean fase finala jokoan izango dituzten zortzi taldeak hauek izango dira: KH7 BM Granollers, Unicaja Banco Gijón, Costa del Sol Málaga, Mecalia Atlético Guardés, Caja Rural Aula Valladolid, Rocasa Gran Canaria, Elche visitelche.com azken txapeldun gisa eta antolatzaile SUPER AMARA Bera Bera.
Air Europako hegazkinean matxaru batek bost ordu baino atzerapenarekin iritsi zen SUPER AMARA Bera Bera Arrecifera partida hasi baino bi ordu lehenago –ordubete beranduago hasi zen- eta lehen zatian egindako defentsari esker bi puntuak eskuaratu ditu Zonzamas Cicar Lanzarote (21-30) taldearen aurka.
Senior taldea izan ezik, gainontzeko taldeak Gipuzkoan arituko dira denboraldia amaitu bitartean. Verónica Valverderen taldeak partida garrantzitsua izango du bihar Errenteriko Galtzarabordan Ereintzaren aurka, Euskal Ligako bigarren fasearei begira eta Federazio Garaikurra izeneko txapelketari ekingo diete jubenilek eta kadete mutilek.
SUPER AMARA Bera Berak bihar Lanzarotera egingo du bidaia Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldia berreskuratzeko. Hortaz, bihar ostiralean 21etan (Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak) Zonzamas Cicar Lanzaroteri egingo dio bisita. Imanol Álvarez entrenatzaileak 16 jokalariak eramango ditu.
Bera Bera klubak eta Ugalkortasunaren Euskal Institutukoak (IVF Donostia) hitzarmena sinatu dute gaur sona handiko ugalketa klinikak eskubaloi taldearen babesle izate aldera.