super amara Bera Berak abonatu, zale eta jarraitzaileen eskura jarri ditu jada salmentarako webgunean European Leagueko Q3ko itzulerako partidarako sarrerak, azaroaren 19an, igandean, Norvegiako Sola HK taldearen aurka jokatuko duena (Gasca, 12etan), alegia. Klubak 15 eurotan mantentzen du sarreren prezioa helduentzat eta 7,5 eurotan gazte eta jubilatuentzat; abonatuek, berriz, % 50eko deskontua izango dute.
Abonatuek denboraldiko abonamenduarekin sartu ahal izango dute partidara, sarreren kostua kontutik kobratuko baitzaie (7,5 helduentzat eta 3 euro haur eta jubilatuentzat). Partidara joaterik ez duen abonatuak azaroaren 10a baino lehen jakinarazi beharko dio klubari
Era berean, klubek 20 laguneko multzoak sortuz gero %20ko deskontua izango lukete sarreretan. Horretarako Bera Berarekin harremanetan jarri.
super amara Bera Berak ilusio handia du EHF European Leagueko multzoen faserako sarrera ematen duen kanporaketa honetan. Joaneko partida Solan jokatuko da, azaroaren 12an, igandea, 18etan, Yves Schols (Herbehereak) eta Stephen Martens (Belgika) epailleek zuzenduko dutena. Islandiako Reynir Stefánsson izango da EHFko delegatua. Taldea Stavangerrera abitatuko da azaroaren 11ko lehen orduan, eta arratsaldean entrenatuko da partida jokatuko den pistan.
Bestalde, Florian Hofer eta Andreas Schmidhuber austriarrek zuzenduko dute itzulerako partida Donostian, azaroaren 19an, EHF delegatua Jose Jorge portugaldarra izango delarik.