super amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak Lydia Blanco aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, super amara Bera Berako taldean, denboraldia amaitu arte fitxatu duen 21 urteko hegalekoa, Caja Rural Aula Valladolid taldetik datorrena. Blancok aitortu du “nahiko prozesu zaila” izan dela, “ahalegin handia” egin behar izan duela “hona etortzeko”, eta “nahiko pozik” agertu da fitxaketa gauzatu delako.
Bestalde, Tati Garmendiak onartu du “jokalaria iaztik jarraitzen genuela”, Melinda Louisen lesio larria dela eta, denboraldia galduko duena, eta Bera Berak dituen erronkak kontuan hartuta, “argi geneukan fitxatu egin behar genuela Laura bakarrik ez uzteko, eta bere izena mahai gainera atera zen”. Onartu du “negoziaketa ez dela erraza izan” Aularekin, eta azpimarratu du “jokalaria prozesuan parte aktiboa izan dela eta bere gogoa eta inplikazioa funtsezkoak” izan direla. Garmendia “ziur nago ondo aterako duela, bai erasoan eta baita defentsan ere, bian defendatzeko aukera duelako”.
Blancok onartu du “oso zaila dela aukera bati ezetz esatea”. “Europa jokatuko dut, eta hori ez nukeen inoiz pentsatu ere egingo, eta tituluengatik borrokatu, Kopa, Liga...”. Hala ere, Aularen “jarrera ulertzen” duela adierazi du eta, aldi berean, “beraiek ere nirea ulertu beharko luketela” esan du.
Jokalari gisa dituen ezaugarriei buruz galdetuta, ezker hegalekoak “aldagelako jokalari gisa” definitu da, “nortasun handikoa, eta zelai barruan, hegalekoa izateko, bian ere defenda dezaket. “Sutsua” jotzen du bere burua, “kontra-azkarra” delarik “nire gaitasun hadiena”. super amara Bera Berako jokaerara moldatzeari buruz, uste du “korrika egitea eta hegan egitea ezaugarri nagusi duen talde batetik etorri naiz, zentzu horretan egokitzea ez da oso zaila izango”. Halere, garbi du “nik taldearekin jokora egokitu behar dut ez haiek nire jokora”. “Ez da hain zaila izango, baina erraza ere ez”. Eta taldearen harrerari buruz galdetuta, Blancok esan du, “benetan, egun bakarra eta gutxi daramadala, Bera Bera pistan ikusten dena baino askoz gehiago dela eta ezusteko atsegina hartu dut aldagelarekin”.
Bestalde, Lydia Blanco Espainiako Federazioan eta Europako Federazioan inskribatzeko behar dituen dokumentazioa bete ditu klubak. Beraz, azaroaren 1ean Kanarietan jokatu ahal izango du, baita azaroaren 12an eta 19an Sola HK taldearen aurka European Leaguen jokatuko duen kanporaketan ere.