
Gipuzkoako Infantil mailako txapelketak abian jarriko dira asteburuan. Hortaz, Bera Berako infantil, kadete, jubenil eta senior taldeak martxan dira, ondorioz, asteburu honetan zortzi partida jokatuko dituzte, Bidebietan Euskal Ligako Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeak arituko dira larunbatean, goizean Bera Bera urdina kadete taldea eta igandean Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak.
Ordutegiak:

Guerreras Iberdrola Ligak asteburu honetan atseden hartuko duen arren, Super Amara Bera Berak eta Mecalia Atletico Guardesek zortzigarren jardunaldiko partida jokatuko dute urriaren 16an (Gasca, 12etan), ordena aldatuta, kluben arteko akordio bat medio.

Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes hartuko du igandean (Gasca, 12etan), zortzigarren jardunaldiko partida aurreratu dena bi taldeak ados jarrita, abenduko lehen astean Europako egutegia arintzea ahalbidetuko duena.