Málagan Ligan aurreneko porrota jasan ostean, SUPER AMARA Bera Berak Balonmano Salud Tenerife hartuko du larunbatean 19,30etan Josean Gascan sentsasioak berreskuratze aldera, “partida on bat egitea behar dugu” onartu du Imanol Álvarezek.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Erorkizuna Orain Guneak datorren martxoaren 16an (13etan) Erreginaren XLIII edizioko Kopako eta minikopako zozketak hartuko ditu.
Denetarik asteburuan, Bera Berako harrobiko taldeek sei garaipen eskuratu zituzten, berdinketa bat eta porrot bakarra. Euskal Ligan, puntu bat urratu zuen Bera Berak Bidebietan Eharialde taldearen aurrren bigarren zatian zazpi golez galtzen joan ostean.
Emozioaz beteriko partidan, Costa del Sol Málagak hobeto kudeatu ditu azken minutuak eta SUPER AMARA Bera Bera (27-23, 13-14 atsedenaldian) gainditu du ligako 52 partida galdu gabeko boladari amaiera jarriz.
SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata Málagan (18etan) etxetik kanpo jokatu behar dituen sei partida sorta “zaiei eta konplikatuei” hasiera emango die Guerreras Iberdrola 21-22 ligako ibilbidea berreste aldera. Eta Alba Menéndezen bajarekin egin beharko du, 2014ko maiatzetik partida bakar bat galdu ez duena, hau da, 247 deialdi jarraian bete ostean egungo osasun egorerak etxean utzi du kapitaina.