Munduko Txapelketak eragindako etenaldian, bigarren itzuliaren zain, super amara Bera Berak denboraldi erdiko abonua eskaintzea erabaki du, Gascan jokatuko diren Guerreras Iberdrola ligako sei jardunaldiak eta final-laurdenetako partidak ikusteko aukera emango duena, hau da, zazpi norgehiagoka guztira eta bestelako onurak.
venta.berabera.com webgunean eskura dagoen abonamenduak 59 eurotan dago helduentzako eta 35 eurotan gazte eta jubilatuentzat. Hurrengo partida etxean abenduaren 29an izango da, Elda Prestigio izango baita bisitari Gascan (ostiralean, 20etan).
Abonua eskuratzen duenak ere % 50eko deskontua izango du play offean, baldin eta super amara Bera Berak finalerdiak eta balizko finala jokatzen baditu eta, jakina, aukeratzen den eserlekua ziurtatuta.
Gainera, abonatutuek 2024ko maiatzaren 10etik 12ra jokatuko den Erreginaren Kopa ikusteko abantailak izango dute, %20ko deskontuaz gain leku ona ziurtatuta izango baitu.
Gogoratu behar da sarreren kostua 10 eurokoa dela, baina Costa del Sol Málaga (2024ko urtarrilaren 27an), Atticgo BM Elche (otsailaren 11n) eta play-offeko final-laurdenetako (apirilaren 20an edo 27an) partidek 15 euroko kostua izango dute helduentzat. Beraz, aurkeztutako abonua aukera bikaina da, kostuaren %30eko beherapena dakarrena eta ligako egutegia interesgarria oso. Izan ere, super amara Bera Berak sailkapenean atzetik dituen taldeak hartuko ditu: Málaga, Elx, Caja Rural Aula Valladolid eta horrez gain, Rocasa, Elda Prestigio eta Motive.co Gijón izango ditugu Gascan. Abonua eskuratzen duen pertsonak bere eserlekua ziurtatuko du – % 50eko deskontuarekin – balizko finalerdietarako eta finalerako – eserleku gutxi batzu geratu ziren izkinetako sektoreetan Sola HK-ren aurkako Europako partidan –, eta arestian aipatu bezala Kopan ere onurak. Laburbilduz, opari ederra Olentzerori edo Erregeei begira.