Bihar larunbata (19,30etan), SUPER AMARA Bera Berak Conservas Orbe Rubensa Porriño hartuko du Gascan (Cristian Da Silva eta Tomás Luis García, Gaztela-Leoi) “etxean talde fidagarria izaten jarraitzeko, bi puntuak Gascan gelditze aldera” Imanol Álvarezen iritziz.
Gasca, Yoldi, Manteo, Bergara, Ordizia, Elgoibar eta Mundakan arituko dira harrobiko taldeak asteburu honetan. Guerreras Iberdrola Ligako partidaren atsedenaldian eskolako partadideen txanda izango da Gascan 20ak aldera. Bestetik, Manteo kiroldegian arituko dira Lacturale Bera Bera kadete neskak eta kadete mutilak.
Harrobiko taldeek kolore ezberdinetako emaitzak lortu dituzte. Euskal Ligan, Bera Berak Askartza gainditu zuenez igoera fasea jokatu ahal izateko borrokan jarraitzen du. Bestetik, mutiletan Herrería Bidebieta Bera Bera, jubenil nahiz kadete taldeek irabazi zuten eta Lacturale Bera Bera kadete neska taldeak sendotasuna erakutsi du.
SUPER AMARA Bera Berak Ukrainarekin elkartasuna adierazi nahi du modu xume batean, izan ere, Chernobil Elkarteari emango dio larunbatean Josean Gasca kiroldegian 19,30etan Conservas Orbe Rubensa Porriño taldearen aurka bilduko den diru guztia.
SUPER AMARA Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan Donostiako Miramar Jauregian egindako zozketaren arabera.