Espainiako Eskubaloi Federazioak Illunbeko Donostia Arenan apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean ospatuko den Erreginaren Kopako XLIII. edizioko ordutegiak ezagutarazi ditu. Egungo txapeldun Visitelche.com Elche taldeak final-laurdenak irekiko ditu 13etan Unicaja Banco Gijónen aurka eta lehen eguna SUPER AMARA Bera Bera vs Caja Rural Aula Valladolid partidarekin itxiko da (20,30etan, Teledeporte)
Denboraldia amaitzeko, bi hilabete falta dira. Maiatzaren 28an izango da Telden, halere, aurretik Ligako zazpi jardunaldi falta dira eta Kopako fase finala hilabete barru Illunbeko Donostia Arena, non atsotitza bezala, SUPER AMARA Bera Berak helburuak lortzen dituen jakingo du.
Asteburuak emaitza oparoak utzi ditu orokorrean Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat. Izan ere, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak zazpigarren garaipen eskuratu du eta asteburuan Leizaran gaindituz gero Federazio Kopa irabaziko luke.
Beraun, Bergara, Yoldi, Bidebieta, Egia eta Zumaian arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak asteburu honetan.
Elxen etxerako lanak atzo eginda, Guerreras Iberdrola ligako lidertza sendotu duena, SUPER AMARA Bera Berako plantillak lau eguneko atsedena hartuko du, hau da, berriro elkari ikusiko dute astelehen goizean Ammman prestaketa fisikoarekin jarraotzeko eta ondoren 16ak aldera Gascan ligako hurrengo jardunaldia prestatzeko.