Selekzioek eragindako etenaldia amaituta, SUPER AMARA Bera Bera ligara itzuliko da larunbatean Valladoliden (19etan). Martxoan gaude, lehiaketa amaitzeko azken hamar partidetan sartu gara eta entrenatzaileak adierazi du “liga irabazi nahi badugu puntuak leku guztietan atera beharko ditugu”.
Bost garaipen, hiru porrot eta berdinketa bat asteburuan. Senior taldeak amore eman behar izan zuen Basaurin aurreneko zati kaskar baten ondorioz. Lacturale Bera Bera jubenil taldeak berdindu zuen Oñatin, kadeteek beste garaipen bat eskuratu zuten eta infantil mailan, hiru garaipen.
Inauteriak igarota, lehiaketara itzuliko dira asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak. Azpimarratzeko, Euskal Ligako partida Basaurin larunbatean 18,15etan.
Horrelakoa da bizitza. 2007an Imanol Álvarez Viktor Debreren bigarren entrenatzailea zen Arraten eta mailari eustekotan Tatabanyara, Hungariako entrenatzailearen herriraino, bizikletaz joateko promes egin zuen. Guztira 2.700 kilometro eta hitza bete zuen. Kirolak dituen berezitasunak direla eta, bihar (18etan) Espainia zuzenduko du Budapestetik 60 kilometrora dagoen herri honetan.
SUPER AMARA Bera Berak ez dio aukerarik eman Balonmano Salud Tenerife taldeari Gascan lehia aurreneko zatian erabakita (34-15, 17-8 atsedenaldian), Ligako 16. Jardunaldian selekzioek eragindako etenaldira lider iritsita.