
Super Amara Bera Bera Logroñoko Palacio de los Deportes delakora joango da bihar Autocares Davidekin, non lehen aldiz arituko den partida ofizialean, Grafometal La Rioja talde igo berriaren aurka (19etan, María Victoria Avilés eta María Sánchez, andaluziarrak). Imanol Alvarez entrenatzaileak “kontzentrazioa” eskatu dio bere taldeari, aurkariaren “motibazioari” aurre egiteko.

Esther Arrojeriak Ligako 200 partidako langa gainditu du duela gutxi eta egungo Super Amara Bera Berako plantillaren erreferentziazko jokalarietako bat da, debutatu zuenetik hamar urte betzear direla. Mediterraneoko Jokuetan Urrea lortu ostean, Guerreras selekzioaren deialdia jaso du “beste erronka handi bat”. Aldez aurretik, Logroñon du hitzordua larunbatean.

Cristiano Da Rocha hautatzaileak Brasileko selekzioak Super Amara Bera Berako jokalari Mariane Fernandes deitu du datorren astean Suedian burutuko duen konzentraziora.

Bera Bera Eskubaloiko Bera Bera kadete mailako bi taldek eta jubenil mailako bakarrak parte hartuko dute Gipuzkoako txapelketetan, asteburu honetan abian jarriko direnak.