Tati Garmendiak eta Chernobil Elkarteko Nerea Albisuk lehengo larunbatean, hilak 19an, Gascan jasotako diru bilketaren ematea eszenifikatu zuten Donostiako Manteo kiroldegian.
Gaua borobila asteazkenekoa, SUPER AMARA Bera Berak Visitelche.com Elche (20-21) gainditzeaz gain, gauzak beti zailak jartzen dizkion taldea, Rocasak kale egin du O Porriñon, ondorioz, gipuzkoarrek zortzi puntuko aldea zabaldu dute kanariarrekiko. Donostiarrak bigarren zati hasieran izandako makalaldiari buelta emateko gai izan dira, Ligako pistarik zailenetan urrezko bi puntuak eskuratzeko.
SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea Imanol Álvarez gaur goizean komunikabideen aurrean agertu da biharko partidaz mintzatzeko, izan ere, bere taldeak Visitelche.com Elcheri egingo dio bisita Esperanza LAG kiroldegian (20,30etan Teledeporte, José Alberto Macías eta Ernesto Ruíz, andaluziarrak), Maitane Etxeberria nobedade delarik.
Jokaturiko zortzi partidetatik, bost irabazi dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Euskal Ligan, senior taldeak Mundakan irabazi zuen eta igoera fasera sailkatzeko borrokan jarraitzen du. Kadeteetan, garaipenak Lacturale Bera Berako neskek eta Herrería Bidebieta Bera Berako mutilek lortu dituztenak.
Defentsa sendoa, Silva atepean lagun eta erasora ziztu bizian aterata SUPER AMARA Bera Berari aukera eman dio lehen zati erdialdean Porriño gainditzeko eta beste bi puntuen jabe egiteko (32-17) Guerreras Iberdrola Ligako lidertza sendotze aldera.