Bera Bera

Select your language

Kongoren aurka lortutako garaipenari esker, Argentinak bat egin zuen atzo Espainiarekin eta Brasilekin Main Round berean. Hau da, super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Mariane Fernandes, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten jokalariek Danimarkako Fredrikshavnen elkarrekin jarraituko dute.

Espainiak, Brasili irabazita, lau puntu ditu; Fernandesen selekzioak bi puntu, eta Argentina punturik gabe sailkatu da. Argentina, Herbehereak (lau puntu) eta Txekia (bi puntu), izango dira Guerreras eta Brasildarren aurkariak. Lehen bi selekzioak final-laurdenetarako sailkatuko dira, Norvegia eta Frantzia faboritoekin topatzeko aukera asko direlarik.

Main Round: egutegia

Abenduaren 6a:

Espainia vs Argentina 18etan

Herbehereak vs Brasil 20,30etan

Abenduaren 8a:

Argentina vs Brasil 15,30etan

Txekia vs Espainia 18etan

Abenduak 10:

Argentina vs Ukraina 12etan.

Txekia vs Brasil 14,15etan

Herbehereak vs Espainia 20,30etan

Shula, minutu gehien daraman jokalaria

Shula Gavilan eta Malena Cavo argentinarrak dira Munduko Txapelketan minutu gehien pilatu dituzten super amara Bera Berako jokalariak. Biek bi ordu baino gehiago eman dituzte jokoan hiru partidetan, piboteak 130 minutu eta albokoak 124 minutu. Maitane Etxeberriak, berriz, ordu eta erdi pasatxo darama Guerreras taldearekin; Mariane Fernandesek, ia 38 minutu, eta Elke Karstenek, 25 minutu.

Cavok 11 gol sartu ditu; Gavilanek, 10; Etxeberriak, zazpi; Karstenek, bost eta Fernandesek, lau. Orain, hiru norgehiagoka gehiago dituzte aurretik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores