Bera Bera

Select your language

Saiorik gabeko astea igarota, super amara Bera Bera entrenaldieetara itzuli zen atzo, Ammman goizean eta Gasca kiroldegian arratsaldean, Guerreras Iberdrola ligara ahalik eta ondoren itzultze aldera, abenduaren 22an Granollersen izango dena. Partida hori iritsi bitartean bi lagunarteko jokatuko ditu, bihar asteazkena (17etan) Huerta del Rey pistan Caja Rural Aula de Valladoliden aurka eta Hernanin, abenduaren 16an larunbatean (18etan) Replasa Beti Onak izango du aurrean.

Imanol Álvarezek atzo elkartu zuen taldea Gascan, Mundiala jokatu zuten bost jokalariak izan ezik, jakina, pixkanaka pixkanaka Danimarkatik bueltan datozenak (atzo Espainia bertan gelditu zen). Bihar Valladolideko lagunartekoari begira super amara Bera Berako entrenatzaileak honako jokalarik izango ditu prest: Alice Fernandes Silva eta Maddi Aalla atezainak, Esther Arrojeria, Emma Boada, Alba Menéndez eta Carmen Arroyo lehen lerroan, Laura Hernández eta Lydia Blanco ezker hegalean, Anne Erauskin eskubian eta Lyndie Tchaptchet pibotean. Ondorioz, bigarren taldeko Elene Vázquez eta June Ruiz de Gauna deitu ditu eta Zilarrezko mailan Aiala Zarautzekin jokatzen ari den Eider Tapia ere bai. Mundialean aritutako jokalariak, Melinda Louis –makulurik gabe dabil- eta June Loidi, hatz lodia apurtuta, baja izango dira.

Caja Rural Aula Valladolidek ere jokalariak izan ditu Mundialean: O’Mullony, Amaia González de Garibay, Romero zentrala argentinarra eta Marcela Santos pibotea

Bestetik, larunbatean 18etan, Hernaniko udal kiroldegian, Ignacio Ocio Omenezko lehenengo edizioko partida jokatuko dute super amara Bera Berak eta Replasa Beti Onak taldeek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores