Bera Bera

Select your language

Gaur hasiko da Europako txapelketa Macedonian diren Akaba Bera Berako hiru jokalarientzat. Espainiako selekzioan Tati Garmendia Noruegaren kontra jokatuko du (19:15etan, Teledeporten grabatutakoa 0:15etan). 34 urteko lehenengo lerroko jokalariak ilusio osoz ekingo dio Europako txapelketa berri honi, esta espero du taldeari laguntzea aurreko Suedia 06an lortutako bederatzigarren postua gainditzeko. Espainiako selekzioan azken orduko berria izan da Saguntoko Nuria Benzalen deialdia, lesionaturiko Itakoko Nerea Penaren ordez. Txapelduna denaren kontra, Noruega, izango du bere partida Espainia, B multzoan, eta bestelako taldeak Portugal eta Ukrania dira multzoa osatzeko. Bestalde, gaur ere hasiko dute bere partehartze Frantziako taldearekin diren Bera Berako jokalariak, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabère, Danimarkaren kontra 20:15etan. Espainiako selekzioari gertatzen zaion bezala, oso partida zaila daukate frantziarrek hasteko, betidanik talde boteretsuak eta kalitate handikoak badira nesken eskubaloi nordikoak. Izugarri berritu egin da talde frantziarra Pekineko Joku Olinpikoetatik bueltan, ziklo olinpiko berri bat hasi dutelako, eta saiatuko dira Pekinen egindako partehartze ona, bostgarrenak errepikatzen, eta Suedian lortutako brontzezko domina gainditzen. Talde frantziarran Raph Tervel kapitaina da, eta berarekin batera Alexandra Lacrabèrek donostiarren deitutakoen taldea osatzen du. Frantzia A multzoan dago sartuta, Danimarka, Hungaria eta Errusiarekin batera. Lehenbiziko erronda gaindituta, Espainiako eta Frantziako multzoak gurutzatuko dira. Beraz, posible izango da Bera Berako jokalarien arteko partida izatea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores