Elche arriskutsuaren bisita jasoko du Akaba Bera Berak
Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen liga bukatzeko, eta Akaba Bera Berak Elche-Mustangen bisita jasoko du, donostiarrei geratzen zaien partida zailenetako bat. Alacanteko taldeak denboraldian sorpresa nabarmenetakoen bat izan da, sailkapenean seigarrena, eta joaneko partidan Elchen Akabari 24-25 irabazi zion.
Elche-Mustangen kontra garaipena lortzekotan, bihar arratsaldeko 7etatik aurrera, Akaba Bera Berak aurrerapauso handi bat eman dezake ligan laugarren postua ziurtatzeko, bere atzetik datorren taldea puntu berekin, Mar Alicantek, ligako bigarrenaren, Prosolia Gaviota Elda, jasoko du.
Dena den, ez da partida erraza izango Akaba Bera Bera talderako, nahiz eta 10 puntu egon talde bat eta bestearen artean, Elchek denboraldi txukuna betetzen ari da, seigarren postuan kokatua, eta garaipen baino galera gehiago lortuta. José Aldeguerren taldean Ana Paula Rodrigues arituko da, ligako golegilerik onenetakoa, eta hurrengo denboraldirako Eldak fitxatutakoa.
Urtarrilan gertatutakoa ez errepikatzeko, Bera Berak ondo aritu beharko da 3-3 arrisku handiko eta deseroso defentsa gainditzeko, joaneko partidan ondo atera bait zitzaion Levante taldekoari. Horretarako beharrezkoa izando da paseetan huts ez egitea, eta inguru zabaleko probetxoa ateratzea, defentsa ireki hori apurtu ahal izateko.
Hori lortzearren Reyes Karrerek ondo gidatu egin behar du bere taldea, Raph Tervel oraindik dudan dagoelako, Kopa jokatu zenetik giharran sufritzen ari den kontraktura baten ondorioz. Gainera, Yoli Sanromanek erantzun ona eman dio infiltrazio bidez tratamenduari, eta berriro ageriko da partidarako zerrendan.
Partidaren epaileak Gude Prego (Euskadi) eta Monge Arroyo (Katalunia) izango dira.