Bera Bera

Select your language

Denboraldi honetan hainbat lorpen eman dituen taldea mantentzeko helburuarekin jarraitzen du Akaba Bera Berak, eta horretarako azken egun hauetan Johanna Bouveret atezainak, eta Matxalen Ziarsolo hegalekoak erabaki egin dute talde donostiarrakin jarraitzea. Jokalariek, hurrengo 31 bukatzen zutela kontratua, oneritzia eman die Akaba Bera Berak egindako lanarai, eta lortutako emaitzei, eta berritzea erabaki dute, urte baterako Bouveret kasuan, eta bi urtetarako Ziarsolorentzat. Bouveretek, Tervelek egin zuen bezala, argi utzi dute hurrengo denboraldian Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzekotan, urte bat gehiago emango dutela taldean. Bere bigarren denboraldia eman du Johanna Bouveretek kluban, titularra izanda, eta azkeneko Erregina Kopan atezain onenaren ikurra irabazi zuen. Irailean 28 urte beteko ditu, eta Frantziako selekzioarekin 12 alditan egon da. Bera Bera taldearekin 2008an Supercopa irabazi egin zuen eta 2009an Erregina Kopa. Bestalde, sinatutako berria betetzerakoan, Matxalen Ziarsolok hamar denboraldi emango ditu talde donostiarran, klubak lortutako titulu guztietan parte hartu du, 2007 eta 2009ko Erregina Kopetan, eta 2008ko Supercopan. Jorge Dueñasek deitu zion selekzioko azkeneko partidetarako, eta 7 aldiz egon da bertan, 13 gol lortuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores