Bera Bera

Select your language

Akaba Bera Bera taldea Almeriara abiatu da helburu bat lortzearren, Vicar Goya gainditu eta jardunaldi baten faltan ABF ligan laugarren postua ziurtatu, inoiz lortutako posturik onena berdintzeko. Lorpen honekin amanera ezinhobea emango zion Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak denboraldi honetara, Erregina Kopa irabazita, eta ABF Kopan txapeldunordea. Ez da erreza ez izango hau lortzea, larunbat honetako partidan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Vicar taldeak bi puntuak behar dituelako seigarren postua mantentzeko, Elcherekin leian dago horretarako, eta horrek hurrengo urtean EHF Kopan parte hartzeko aukera eman dezake. Miguel Ángel Floridoren taldea denboraldi txukuna betetzen ari da, Erregina Kopan parte hartu zuen, eta Joao maila ona azaldu zuen, eta horrek goi taldeak jarratzaileen artean hoberenaren titulua eman dio. Ziuraski “Susu” Koleva hispano-bulgariarrak ezin izango du partidan jokatu lesionaturik egoteagatik, baina talde ona osatzen du Almeriarrak, eta guztien artean kalitatezko bi japoniar dira, Hayafune eta Komatsu, eta Popovic, hurrengo denboraldirako Eldak fitxatu berria, eta oso ondo aritzen dela bai lateralean baita pibotean ere. Normalean gaizki pastasen dute donostiarrak Almerian emaitza positiborik lortzeko, eta bere alde hoberena azaldu behar izango dute bi puntuak lortzeko. Horretarako nahitaezkoa izango da defentsa ona burutzea, joaneko partidan, Urtarrilean, gertatu zen bezala, Akaba Bera Berak 26 eta 21 irabazi egin zuela. Hori lortzeko, eta espero ez den Parc Sagunten porrot galantaren zain hirugarren postua lortu ahal izateko, talde osoa izango du prest Karrerek Almerian. Partida Ruiz González eta Zapico Fernández epaile asturiarrek zuzenduko dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores