Uda honetan Bera Bera Eskubaloiara etorri aurretik, Yamiley Rodriguezek bi denboraldietan Balonmano Gijon taldean jokatu zuen, datorren larunbatean donostiarrek aurrez aurre izango duten taldea, alegia. “Oso denboraldi ona burutu zuten, Erregina kopa jokatu eta guzti, halere, hurrengo urtean, ni iritsi nintzean, maila galdu genuen” dio atsekabez kanariar atezainak.
Jaitsierak ondorioak izan zituen, izan ere, Balonmano Gijonek taldea gaztetu zuen, azpiko taldearekin bat egin zuen eta emaitza “merezitako igoera izan zen”. Aurten, igoera fase horrentan, Etxebarrin, “Reyes Carrerek deitu ninduen denboraldi honetarako”. Horrela, Yamiley abuztuaren 1ean Bera Berarekin entrenatzen hasi zen. Eta Donostian “poz pozik” dagoela dio. “Kanariak uharteekin ez du zer ikusirik, baina gauzak ikusten ez naiz aspertzen. Lizarran eta Gijonen egon ostean, moldaketa errezagoa da, eguraldi honekin ohituta nago”. “Gainera neskak oso atseginak dira eta entrenamenduak azkar joaten dira” azaltzen du.
Darlyrekin bizi da
23 urteko jubenil mailako internazionala eskarmentua duen Darly Zoqbi brasildar atezainaren ondoan dago. “Darly nire ispilua da eta nire garapenerako lagungarria izango da berarekin lan egitea”. Gainera, Yamiley eta Darly pisu berean bizi dira Donostian “eta oso atsegina da elkarrin bizitzea, Darlyrekin ez dago aspertzerik eta ondo pasatzen dugu” dio barrez. Izan ere, Yamiley ohituta dago etxetik kanpo bizitzen. “Zortzi urte daramat kanpoan eta bost penintsulan –Gijonera iritsi aurretik Vikar Goyan eta Itxakon izan zen-“ azaltzen du arlo sozialean ikasketak egin nahi dituen kanariarrak.
Balonmano Gijon taldearen inguruan, Yamiley “gaztetasuna” azpimarratzen du, gainera, egin dituzten fitxaketak azpiko mailatik egin dituzte, hau da, partidari fisikoki oso ondo helduko diote baina, nik uste dut esperientziak egoera zailak kudeatzeko ematen dizuna faltan dutela”. Ondorioz, bere ustez, “gure maila ematen badugu norgehiagoka irabaziko dugu zalantzarik gabe”.
Abuztuan Bera Berak 11 golez irabazi zuen lagunarteko bezalako partida “ez dut uste izango denik”. “Beraien jokalari berriak taldera egokituagoa egongo dira” dio, halere, entrenatzailearen aldaketak zalantza gehiago jarriko ditu mahai gainean.