Klubeko historiako bigarren tituluaren ospakizunaren ondoren, Akabak bihar larunbata berriz itzultzen da ligara arratsaldeko 19:00etan Bidebietako kiroldegian.
Hilabete arrakastatsua bizitzen ari dena klubak une hauetan, baino ezin du liga zaindu gabe utzi, azken batean honek ematen baitio hurrengo denboraldian Europako txapelketa jokatzeko aukera.
Oraingo honetan Farho Gijon-en aurka egingo du, jaitsierako postuetatik aldendu nahian borroka bizian dabilen taldea. Bederatzi puntuekin hamargarrena kokatzen da sailkapenean, baino puntu bakar batera sailkepeko azkenaurreko taldetik. Gainera, bigarren itzuli honetan oso puntu garrantzitsuak galdu ditu bere arerio zuzenen aurka, Castrorekin galdu egin baitzuen eta Elche-ren kontra berdindu, azken bi hauek puntu bat gutxiagorekin bere atzetik kokaturik daudela. Honek behartzen diete sailkapenean goitik dituzten taldeei puntuak kentzen saiatzea.
Lehenengo itzuliko partida donostiarren alde erabaki zen 21 eta 27 emaitzarekin. Norgehiagoka osoa Akabak menperatu zuen goitik behera konplikaziorik gabeko partida batean. Orduan Gijon-en aldetik goleatzaileak eskubi hegaleko ezkertiar portugaldarra Fernandes zazpi golekin eta ezker alboko jaurtitzailea Viorica Pavel beste bost golekin izan ziren. Bisitarien aldetik bi hauek dira arriskutsuenak. Portugaldarra jokalari azkarra da kontraerasora oso ondo ateratzen baita eta bere postutik oso jaurtiketa ona duelako. Ezker alboko Viorica Pavel sei metroetan kokatzen diren defentsaren aurrean, distantzia eta lekua uzten diotena, oso jaurtiketa bortitza du, bera da ligako golegile nagusia 112 golekin.
Bestalde, Farho Gijon-ek erasoaldietan jarraipen ona ematen dio baloiari eta defentsa ondo antolatzen duen taldea da. Oso atzerritar gutxi ditu, ia gehienak bertako arrobitik ateratako jokalariz osatua baitauka plantila. Baino denboraldi honetarako bere fitxaketa garrantzitsuena Oksana Sakada izan da, ukraniako jokalari internazionala. Honek oso zauri larria eduki zuen Alemaniarren aurka jokatzen ari zela azkeneko Munduko Txapelketan Frantzian. Hasiera batean gerrialdeko hiru bertebra hautsi zituela pentsatu bazen ere, azkenean kolpe handi batean geratu zen guztia. Dena den, horren ondorioz aste batzuk egin behar izan zituen ohean mugitu gabe eta bi hilabeteko baja luzean geldirik egon da. Dagoeneko bere taldearekin konpetizioan sartu da baino kontutan eduki behar da denbora asko ariketa fisikorik egin gabe egon dela.
Akaba Bera Beraren aldetik gaur goizeko saioan Natasa Krnic-ek orkatilako zaintiratu handia eduki du eta biharko partidarako zalantza da.
HARRERAK UDALETXEAN ETA FORU ALDUNDIAN
Superkopako txapeldunaren titulua lortzea bai Donostiako udaletxeko bai Gipuzkoako Foru Aldundiko harrerak merezi izan du. Donostiako udaletxean astelehenean, martxoaren 3an, eguerdiko 12:30etan izango da ekitaldia. Gipuzkoako Aldundian berriz, martxoaren 7an, ostirala eta Europako txapelketako bezperan, izango da oraindik ordua zehaztu gabe dagoelarik
21 eta 18 emaitzarekin Akaba Bera Berak denboraldi honetako lehen titulua eskuratu du eta bere historiako bigarrena. Ia leporaino betetako kiroldegian eta partidaren zuzeneko emanaldiarekin, taldeak ondo merezitako garaipena lortu du.
Lehenengo zatian Cementos-ek aurrea hartu du, bitartean, Akaba Bera Berak ez zuen jaurtiketak gauzatzea lortzen oso ondo aritu den Ciobanu atezainaren aurrean. Hala ere, Akabaren egundoko defentsaren lanak valentziarrak markagailutik aldentzea eragotzi du. Gauzak honela, atsedenaldira 8 eta 9ko emaitzarekin iritsi da kanpotarren alde.
Bigarren zatian, hasi bezain laster galdutako baloi batzuk izan ezik, gainerako minutuetan menperatzaile garbi bat egon da kantxan, Akaba Bera Bera. Pixkanaka eta partidaren erritmoa kontrolatuz, atean Johana Bouveret bikain batekin gainera (partidako jokalari onena izendatuta) donostiarrak aurreratzen joan dira markagailuan eta jaurtiketen efikazia hobetzen.
Beraz, poza handia eta titulu berri bat
Emaitza estua larunbatean Castro Urdiales-en lortu zena, baino funtsezko bi puntuak lortu ziren, azken batean garrantzitsuena. Lehenengo zatian zehar partida Bera Berak argi eta garbi menperatu zuen, bigarrenean, aldiz, Promociones Paraíso-k estutu zuen eta markagailura hurbildu zen azkeneko minutuetan 18na berdindu arte. Hala ere, Bera Beraren maisutasun handiagoa urduritasunak ez zion gainditu eta azkenean bi puntuak etxera ekarri zituen.
Partidak bi protagonista garbiak eduki zituen, epaile bikoteak. Joku geldoa ezartzeko irizpidea Castro Urdiales taldeari baloia erasoaldi luzeetan mantentzea baimendu zion, joku geldoaren zigorrik jaso gabe, ez eta abisuak ere. Honek suposatu zuen etxekoek baloia bere esku edukitzeko aukera izatea ia denbora gehienean. Halaber, Akabak gogorrago zigortua izan zen eta seigarren minuturako hiru txartel horiren jabe zen. Beraz, epaileen akats gehiegi donostiar taldeari argi eta garbi kalte egin zienak.
Orain Akaba Bera Berak asteazkenean jokatuko den Superkopa partidan zentratuko da,non, denboraldiko bere lehen titulua jokoan edukiko du. Konpetizio honetako bere bigarren parte-hartzean, partida bakarrera dena, Akabak egungo liga txapeldunaren aurka egin beharko du, Cementos La Union Ribarroja. Beraz, hilabete hasiera gogorra dator, zeren eta Liga eta konpetizio hau lehiatuz gain, Europako final laurdenari ere aurre egin beharko dio.
CASTRO URDIALES Larroca, De la Fuente (1), Paztor (5), Comatu, Castro (2), Montes (4), Arobes (4) -hasierako zazpikoa-, Duñabeitia, Azkona, Stephanie, Gómez, Franco (3) eta Cuña.
AKABA BERA BERA Bouveret, Garmendia (3), Valverde (3), Pinedo (3), Tervel, Agirre (1), Ziarsolo (4) -hasierako zazpikoa- Rubio, Ayza, Mínguez, Puche (3), Krnic, Sanromán (1) eta Petrinja (2).
Bost minuturo: 1-1, 3-5, 4-9, 5-10, 7-10, 8-12 (atsedena), 10-14, 12-15, 13-17, 15-17, 17-18 eta 19-20 (amaiera)
epaileak Luna ete Válcarcel (Madrid). Castro eta Montes etxekoen aldetik kaleratuak eta Pinedo, Garmendia eta Krnic Akaba Bera Beraren aldetik.
Otsailaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan eta Bidebieta kiroldegian, Akaba Bera Berak denboraldi honetako bere lehen titulua eskuratzeko borrokatuko du Superkopako zortzigarren edizioan eta ETB-1tik zuzenean ikusi ahal izango da. Partida bakar batera jokatzen den konpetizioa da, iazko ligako txapeldunaren eta kopako txapeldunaren artean.
Bere historian bigarren aldiz da Akaba Bera Berak konpetizio honetan parte-hartzen duela. Iazko denboraldian Valentzian ospatu zen bi talde hauen artean, donostiarrak parte hartu zutelarik Leonen jokatu zen 05-06 kopako edizioan txapeldunordea lortzeagatik. Beraz, denboraldi honetan berriz erabakiko da titulua bi talde berdinen artean. Iaz Akabak 25-22 galdu zuen, kopako txapelketa lortu eta hiru egun ondoren jokatu zen partidan.
Cementos La Union Ribarrojak txapeldunen ligatik kanpo geratu denez, Akaba da egun ligako talde bakarra ahal diren konpetizio guztietan sartuta dagoena: Liga, Kopa, Europako Errekopa eta Superkopa
Valentziar taldearen aldetik berriz, orain arte egin diren zazpi edizioetatik bostetan hartu du parte, horietatik bi aldiz titulua eskuratuz, 03-04 denboraldian Orsan Eldari 32-31 irabazi ondoren eta iaz Akaba Bera Beraren aurka 25-22 bere alde egindako emaitzarekin
Cementos La Union Ribarroja azkeneko bi denboraldietako ligen txapelduna da eta Donostiara iristen da azkeneko jardunaldian lau goleko errentarekin galdu ondoren Roquetas-en aurka. Ustekabeko emaitza, nahiz eta gauzak zailago jarri bazaie ere ligako txapelketa berriz lortzeko, ez da ahaztu behar Europako Txapeldunen ligan postu bat eskuratzeko hiru puntura besterik ez daudela. Plantila indartsua duen taldea da internazionalez josita, oso ondo babestutako atetik hasita. Hemen, Maru Sanchez internazionala eta Micaela Ciobanu Akabako atezain ohia topa ditzazkegu. Halaber, Serbiako Tajtana Medved jaurtitzaile bikaina dago, garaiera handikoa eta jaurtiketa gogorrekoa. Zentral postuan Anna Esjmont poloniarra dago, golegilen zerrendan hamargarren postuan kokatua eta eskubiko alboan Patricia Alonso, internazionala hau ere. Bigarren lerroko jokalarien artetik Kanariar uharteetako Goretti Castañeda pibote internazionala nabarmentzen da eta hegaletan Rocío Guerola eskubian eta Elena Martí eta Susana Pareja ezkerrean, guztiak ere internazional mailakoak.
Beraz oso talde bikaina eta eskarmendu handikoa, nahiz eta ligan ezustekoan hainbat puntu galdu izanak, bere plantila bikaina ez du gehiegizko konfidantzan erortzen uzten, Bidebietan jokatu zen ligako partidan Akabak lau goleko diferentziagatik galdu baitzuen, 22-26