Bera Berak oso osorik Gijonera egingo du bidaia (larunbata, 7etan)
Pasa den asteburuko geldiunea ondoren, Bera Bera Eskubaloiak lehiaketara itzuliko da Gijoneraino egingo duen bidaiarekin, izan ere, bihar arratsaldeko 7etatik aurrera bertako taldea izango baitu zain Ceares-Coto-Viesques udal kiroldegian.
Partidari begira, Alba Menendez izan ezik, Reyes Carrerek jokalari guztiak ditu prest. Zarauztarra taldearekin entrenatu arren oraindik ez du partida ofizialak jokatzeko urratsa. Aste honetan zehar, internazionalak normaltasun osoz itzuli dira taldera, ondorioz, Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak baliabide guztiak erabili ditzake garai onenak bizi ez dituen arerio baten aurka.
Izan ere, igo berri den taldeak entrenatzailea aldatu du jokatutako bi jardunaldi ostean. Balonmano Gijónek Itxako eta Saguntoren aurka galdu zituen zailtasun handiko partidak. Asturiarrak astelehenetik aritu dira Jose Manuel Noval entrenatzailearekin. Zentzu honetan, abuztuan, Bera Berak 22-33 irabazitako abuztuko lagunartekoa biharko norgehiagokarekin zerikusirik ez du izango. Vanesa Lozano eta Tejeda pibotea izango dira zaindu beharreko asturiarrak.