Kadete mailako bi taldeak eta jubenil mailakoak asteburuko partidak irabazi zituzten, aitzitik, infantilek aise galdu zituzten norgehiagokak Usurbilen eta Andoainen.
Errenterian eman zen partidarik intesgarriena, Ereintza Aguaplast eta Bera Bera Egia kadete 2 taldearen artean mailako lidergoa jokoan baitzegoen. Donostiarrak 14-23 nagusitu ziren, ondorioz, aurrenak dira sailkapenean. Era berean, Bera Bera Kadete 1 taldeak 16-19 irabazi zion Aloña Mendi Bri Oñatin.
Igande eguardian Bidebietan, Bera Bera Egia jubenil taldea 28-16 nagusitu zen Urnietakoren aurrean. Infantilek ez zuten mailarik eman. A taldeak 17-4 galdu zuen Udarregiren aurka eta B taldeak 21-1 CDB Leizaranen aurrean.
Datorren asteburuan jubenil taldeak Zarautzen jokatuko du Aiala ZKE taldearen aurka eta Bidebietan, batetik, kadeteek Aloña Mendiko bi taldeen aurka, bestetik, infantil A taldeak CDB Leizaran jasoko du eta B taldeak, aldiz, Udarregi.