Ohorezko mailako taldeari emandako jai eguna aprobetxaturik, Reyes Carrerek Bera Bera Egiako infantil mailako bi taldeekin lan saio bat egin zuen atzo arratsaldean.
Eskubaloiaren oinarrizko kontzeptuak azaldu zituen Reyesek eta baloia tarteko hainbat ariketa prestatu zituen. Infantil mailako taldeetako entrenatzaile Maria Gracia eta Ainara Luque lagun zituela, hasteko hiru abiadura ezberdinak ez ezik norabide aldaketak ere erakutsi zituen, ondoren, desmarkea eta defentsa landu zituen eta azkenik, pasea.
Lehenengo taldeko entrenatzailearen aurrean arretatsu egonik eta hasierako urduritasuna baztertu ostean, bildutako hogeina jokalarik oso ondo pasatu zuten eta saioarekin disfrutatu ere bai.