Bera Bera

Select your language

Dominak ekarri dituzte adiskideei erakusteko eta gustora atera dute argazkia. Dara Diniz Carvalhok eta Antonella Menak Brasil eta Argentinarekin Urrezko eta Zillarrezko dominak eskuratu zituzten Mexikoko Guadalajara hirian burutu diren Joku Panamerikarretan.

Bera Bera Eskubaloi taldeko piboteak “pozik” dira bizi duten esperientziarekin. Alde batetik, Darak hasperen eginez “helburua lortuta” dio, izan ere, Brasil faborito nagusia zen urrea eramateko eta, ondorioz, 2012an Londreseko Joku Olinpikoetan parte hartzeko txartela eskuratuz. Horrez gain, hamaika entrenamendu egin ditu Darak. “Abenduan Brasilen emakumezkoen eskubaloi mundiala ospatuko da eta erronka horri begira lan egin dugu” azaldu du.

Bestalde, Antonella pozik zegoen “asko jokatu dudalako” eta konpetizio erritmoa hartu duelako. Multzoak ikusirik, Brasilen aurka jokatu nahi zuen finala Argentinak “finalerdietan oso gaizki jokatu arren eta, gehiegi sufrituz, Dominikar Errepublikari irabaztea lortu genuen” adierazi du. Hori bai, finala kolore bakarra izan zuen, oria, alegia.

Antonella atzo entrenatu zen taldearekin eta gaur Darak osatu du saioa. Bi piboteek BM Porriño taldearen aurkako partida dute burubelarri, larunbatean Bidebietan arratsaldeko 7etan jokatuko dena, hain zuzen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores