Bera Bera

Select your language

Oso partida berezia izango da biharkoa Veronica Cuñarentzat. Herriko taldearen aurka jokatuko baitu porriñotarrak “eta ilusio handia egiten dit Bidebietan Ohorezko mailako norgehiagoka bizitzea”. Veronicak BM Porriño mailaz igotzeko egin zituen ahaleginak gogoan ditu. “23-24 urte nituen orduan eta gogor saiatu arren azkenean klubak mutilen aldeko apustua egin zuen” azaldu du Verok. Bere ustez BM Porriñok “aurten mailari eusteko aukera ugari ditu, gainera disfrutatzen ari direla badakit eta asko pozten naiz etxeko partida festa modukoak izatea”. Bere ohi taldeari buruz Bera Bera Eskubaloi taldeko zentralak azaltzen du “iaz igoera lortu zuten jokalariak saritu ditu, Galizako jokalarien aldeko apustua egin du, gazteak erakarri eta atean nahiz Isa Bastero bezalako fitxaketek taldeari oreka ematen diote”. Bere bigarren denboraldian Donostian, Veronica Cuña dio “Bera Bera Eskubaloian oso pozik nago”. “Etxetik kanpo sei urte daramatzat, Castron eta Leonen jokatu ostean, espero dut hemen urteak egitea” azpimarratzen du. Eider Rubiorekin taldea zuzentzeko ardura izan arren, Vero minutu ugari jokatzen ari da. “Bai, gustora, Eiderrek eta biok banatzen ditugu minutuak, berak hegalean ere joka dezake; defentsan bat posizioan ere askotan jokatu dut” adierazi du galizarrak. Horrez gain, “bereziki oso ilusionaturik” dago Vero Europako txapelketa jokatzeko. Azaroaren 12an eta 13an Donostian izango da hori Belgikako Antwerpen taldearen aurka. Halere, erronka horri aurre egin baino lehen Bera Bera Eskubaloiak Porriñoren aurka jokatu, Elxera bidaiatu eta Castro jasoko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores